“Egungo euskal komikiaren historia” argitaratu du EHUk

Egungo euskal komikiaren historia argitaratu du EHUk, “Euskal Literatura Saila” bilduman. Jon Kortazar da sailaren arduraduna, eta Iratxe Retolazak zuzendu du ale hau.

iratxe retolaza

Egungo euskal komikiaren historia aztertzera dator EHUk “Euskal Literatura Saila”n plazaratu duen 17. alea. Iratxe Retolazak zuzendu du ale hau, eta bereak dira hain zuzen ere hitzaurrea eta liburua osatzen duen artikuluetako hiru. Bere hitzaurretik hartu ditugu aurkezpen hitz hauek:

“Begirada zehatz bat izango dugu abiapuntu eusal komikigintzara hurbiltzean: begirada literarioa, eta are zehatzago esanda, literatura-esparrua. Izan ere, bi esparruen arteko hartu-emanak iango ditugu aipagai liburu honetan: euskal literatura eta euskal komikia. Are gehiago, literatura-esparruaren begiradatik helduko diogu komikigintzaren gaiari, eta hain zuzen ere, gure ekarpenak hori du muga eta traba nagusi. Egokiera horrek, bestalde, komikigintzaren inguruko galdera zein ildo berriak jorratzeko aukera eskainiko digu.

Komikiaren eta literaturaren arteko zubiez jarduteko, bi bide nagusi hartuko ditugu: batetik, lehen atalean euskal komikiaren ibilbide historikoaz ohar orokor batzuk eskainiko ditugu; eta bestetik, hurrengo atal-multzoan, zenbait komiki-liburu xeheago aztertuko ditugu, azken hogeita hamar urteotako ibilbidea argitzeko hamaika hari irekitzeko asmoz.”

egungo euskal komikiaren historia

Lehenengo atala Iratxe Retolazak berak egin du, eta ondoren hainbat egilek azken hamarkadetako hamaika komiki aztertu dituzte. Hauxe da aztertutako komikien erreferentzia:

-Albaniaren konkista (Erein, 1983), Antton Olariaga (ilustrazioak) eta Arantxa Urretabizkaia (gidoia). Artikuluaren egilea: Alvaro Rabelli.

-Sugea kantari (HABEko Mik, 1990). Jose Ibarrola (ilustrazioak), Jon Juaristi eta Mario Onaindia (gidoia). Artikuluaren egilea: Fco. Javier Rojo Cobos.

-Alukiss: basotik edanez (Erein, 1992), Antton Olariaga. Artikuluaren egilea: Xabier Etxaniz.

-Erraondo (Arturo Campion Kultur Elkartea -IKA-, 1993). Asisko Urmeneta. Artikuluaren egilea: Ibon Egaña.

-Pololoak trilogia (2004, 2006, 2009, Elkar). Patxi Gallego. Artikuluaren egilea: Amaia Serrano.

-Azpikeria (autoedizioa, 2006). Marko Emedy. Artikuluaren egilea: Iratxe Retolaza.

-Piztia otzanak (Xabiroi, 2008). Iñaki G. Holgado (ilustrazioak) eta Harkaitz Cano (gidoia). Artikuluaren egilea: Jon Kotazar.

-Ihes ederra (Alberdania, 2009). Alain Urrutia (ilustrazioak) eta Hedoi Etxarte (gidoia). Artikuluaren egilea: Paulo Kortazar.

-Preso nago (Ataramiñe, 2010). Mikel Orbegozo. Artikuluaren egilea: Iratxe Retolaza.

-Azken garaipena (Xabiroi, 2011). Julen Ribas (ilustrazioak) eta Iban Zaldua (gidoia). Artikuluaren egilea: Jose Manuel Lopez Gaseni.

-Habiak (Txalaparta, 2013). Maite Gurrutxaga (ilustrazioak) eta Dejabu Panpin Laborategia (gidoia). Artikuluaren egilea: Iratxe Retolaza.

 

 

 

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.