Literatura, argazkilaritza, antzerkia: “Genero-praktikak” Oiartzunen

Literatura, argazkilaritza, antzerkia ardatz hartuta, “Genero-praktikak” izeneko sormen tailerrak antolatu dituzte Oiartzungo Ehuntze sormen espazioan. Lehenengo tailerra ostiral honetan eskainiko du Iratxe Retolazak: “Irakurketa-ariketak eta genero-sorkuntzak”. Abenduaren 15ean izango da hurrengoa, Ainara Lasaren eskutik: King Kong teoria liburua aztertuz argazkia eta sormenaren bila”.

 

genero-praktikak

Literatura, argazkigintza eta antzerkia ardatz, “Genero-praktikak” sormen tailerrak jarri ditu martxan Oiartzungo EHUNTZE espazioak. Idoia Beratarbide Arrietak Oiartzunen gidatzen duen sormen espazioa da Ehuntze. Abendua eta urtarrilean helduentzako sormen tailer praktikoak antolatu dituzte, “Genero-praktikak” lelopean, Oiartzungo Udala eta Oiartzungo Antzerkizaleekin elkarlanean. Helburua, gai bat ardatz gisa hartu eta sormenetik murgiltzea, gozatuz eta begirada kritikoa landuz.

Abenduak 1
Tailerraren izena: IRAKURKETA-ARIKETAK ETA GENERO-SORKUNTZAK
Nork gidatuko du: Iratxe Retolaza.

Iraupena: Egun bakarra.
Ordutegia: 18:00-21:00, ordu erdiko atsedenaldiarekin.
Lekua: Ehuntze (Arraskularre 16).
Izen ematea: DOAKOA.
Izena emateko epea: azaroak 30.
Ezaugarriak: literatura, testu ezberdinak irakurtzea eta aztertzea, “Genero-ariketak” (EDO!, 2012) liburua inspirazio iturri.

Azalpena: Testu literarioak irakurtzerakoan eta interpretatzerakoan, geure irudimenaren bitartez testuetako pertsonaiak gorpuztu egiten ditugu, eta are gehiago, geure irakurle-gorputza ere pertsonaia horiekiko hartu-emanean kokatzen dugu. Tailer honetan testu literario laburrak taldean irakurriko ditugu, gorpuzte horiek irudikatzeko eta geureganatzeko ditugun ohiturez gogoeta egiteko. Hartara, irakurketa-bide ugari azaleratuko zaizkigu, eta hitzekin jolas egiteko aukera izango dugu, genero-sorkuntzaren inguruko gogoetak egite aldera.

Iratxe Retolaza Gutierrez (Donostia, 1977)

Euskal Filologiako ikasketak egin zituen. Donostiako Emakumeen Etxeko irakurle taldea gidatzen du, eta baita Irakurle Eskola Feminista ere. Emakumeen Jabekuntza Eskolatan aritu da dinamizatzaile-lanetan (Ondarroa, Getxo, Basauri, Hernani…), batik bat literaturaren inguruko tailerrak gidatuz. Emagin elkarteko kidea da, eta ikerketa-lerroen artean, nagusiena hauxe du: Literatura Teoria Feminista eta Literatura Kritika Feminista. Isa Castillorekin batera Genero-ariketak. Feminismoaren subjektuak (EDO!, 2013) bilduma koordinatu zuen; Edurne Epelde eta Miren Arangurenekin batera Gure Genealogia Feministak. Euskal Herriko Mugimendu Feministaren kronika bat (Emagin/EHBF, 2015) liburua atondu zuen.

Abenduak 15
Tailerraren izena: ‘KING KONG TEORIA’ LIBURUA AZTERTUZ ARGAZKIA ETA SORMENAREN BILA.
Nork gidatuko du: Ainara Lasa.

Iraupena: Egun bakarra.
Ordutegia: 18:00-21:00, ordu erdiko atsedenaldiarekin.
Lekua: Ehuntze (Arraskularre 16).
Izen ematea: DOAKOA.
Izena emateko epea: abenduak 11.
Ezaugarriak: literatura, Virginie Despentesen “King Kong teoria” (Eskafandra/Elkar, 2017) liburua inspirazio iturri.

Azalpena: Virginie Despentesen King Kong teoria”plazaratu dute Jakin eta Elkarrek, Eskafandra bildumaren barruan. Ainara Lasa Eskafandrako kideak batetik liburuaren diseinuan parte hartu du, bestetik liburutik abiatuta sormen lan pertsonal bat egin du, liburuko testuak eta argazkigintza uztartuz. Tailer honen helburua liburuaren imajinarioan sormenaren bitartez murgiltzea izango da, horretarako Ainara Lasak bere proiektua gauzatzeko egin duen bidea kontatuko du ariketa praktikoen bidez. Sormena zein liburuari buruzko solasaldia argazkigintza ariketekin uztartuko ditugu tailer honetan.

OHARRA: Parte hartzaileek argazkiak aterako dituzte, baina horretarako ez da ezinbestekoa argazkigintzan esperientzia izatea, edozein kamara mota izan daiteke baliagarri (baita mobilekoak ere).

Ainara Lasa, (Oiartzun, 1975).

Arte Ederren ikasketak egin zituen eta gaur egun BERRIAko marketin eta publizitate sailaren arduraduna da. Hainbat sormen lan garatu ditu azken urteetan: (H)ariketak, lotzea askatzea denean (2010), FALTA (ez) diren gauzak (2013) King Kong ehiza (2017) eta Isobarak (2018ko urtarrilean aurkeztuko da Errenteria -Oreretan). Instalazioa eta argazkilaritza landu ditu batez ere. Eskafandra edizio taldeko kide da.

king-kong

Urtarrilak 2-5 (biak barne)
Ikastaroaren izena: “GENERO-PRAKTIKAK” ANTZERKI IKASTAROA
Irakasleak: Miren Gaztañaga, Ainara Gurrutxaga, Metrokoadroka

Iraupena: Lau egun.
Ordutegia: 09:30etik 13:30era, eta 15:30etik 18:30era. Tartean ordu erdiko atsedenaldiak.
Lekua: Ehuntze (Arraskularre 16); Oiartzungo Antzerkizaleen lokala; Udal Pleno Aretoa.
Izen ematea:
—Oinarrizko matrikula 50 euro.
—Oinarrizko matrikula + bazkari/afariak: 90 euro.
—Oinarrizko matrikula + otordu guztiak + lo egiteko lekua: 170 euro.
Izena emateko epea:
—Oiartzuarrak: abenduak 11 bitarte lehentasuna izango dute.
—Deialdi irekia: abenduaren 11tik 21a arte.

kingkong3

Ikastaroak iraun bitartean HIRU ANTZEZLAN antolatu dituzte Oiartzunen bertan, publikoari irekiak:

—-Urtarrilak 2, 20:00etan: King Kong Neska (Josune Monton), Ehuntze sormen espazioan.
—Urtarrilak 3, 20:00etan:
Mr Señora (Metrokoadroka), Ehuntze sormen espazioan.
—Urtarrilak 4, 20:00etan:
Stereo (Miren Gaztañaga), Udal Pleno Aretoan.

IZENA EMATEKO (Leku mugatuak izango dira): ehuntze@gmail.com 652701553

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.