“Genero-praktikak” antzerki zikloa eta ikastaroa

Datorren astean ekimen bikoitza antolatu du Oiartzungo Ehuntze espazioak: “Genero-praktikak batetik antzerki zikloa, bestetik ikastaroa. Besteak beste, Miren Gaztañagak Stereo pieza taularatuko du, eta ondoren piezan oinarritua EHAZEren eskutik publikatu duen liburua aurkeztuko du, solasaldi baten bitartez. (Argazkia: Ainhoa Resanorena, “Stereo” liburutik).

3

Generoa sorkuntza eta artearen ikuspegitik aztertu dute abenduan hasitako “Genero-praktikak” ikastaro sortan Oiartzunen, Idoia Beratarbide Arrietak gidatzen duen Ehuntze sormen espazioaren eskutik. Lehenbizi Iratxe Retolazarekin literaturaren bidetik aztertu zituzten norberak duen genero-begirada eta aurreiritzia, ondoren Ainara Lasarekin Virginie Despentesen King Kong teoria liburuan murgildu ziren, objektuak eta argazkigintza adierazpide.

Urtarrilaren 2tik 5era osatuko dute hirugarren ikastaroa, antzerkiari loturikoa, modu intentsiboan. Lau egunez honakoa izango dute ikasleek bidea: goizetan Miren Gaztañaga eta Ainara Gurrutxagak gidatuko dituzte jolas fisikoak, arratsaldez Metrokoadroka kolektiboko bost lagunek sorkuntzara bideratuko dituzte ikasleak.

 Genero-praktikak 2017 Ehuntze

Antzerki zikloa, publikoari irekia

Ikastaroak irauten duen egunetan, antzerki programazioa antolatu dute iluntzeetan, publikoari irekiak, Oiartzungo Udala eta Oiartzungo Antzerkizaleekin elkarlanean. Honatx egitaraua:

-Urtarrilaren 2an, 20:00etan Ehuntze sormen espazioan: King Kong neska antzezlana, Josune Gorosteguiren eskutik.

kingkong3

-Urtarrilaren 3an, 20:00etan Ehuntze sormen espazioan: Mr Señora antzerki-errezitaldia. Metrokoadroka kolektiboaren eskutik.

mr señora

-Urtarrilaren 4an, 20:00etan, Udal Pleno Aretoan: Stereo Miren Gaztañaga eta Ainhoa Jauregiren eskutik.

Stereo pieza eskaini ostean, solasaldia egingo dute egileekin, piezan oinarritua EHAZEren eskutik publikatu duten liburua aurkezteko.

Stereo

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.