“Lurra”, hizpide eta kantagai

Hitzez eta ahotsez egitasmoan, Durangaldeko literatura zaleak batzen dira. Joseba Sarrionandia, Itsasoa, Durangaldeko idazleak eta Bidaia. Horiek izan ziren aurreko edizioetako hitz gakoak. Aurten, Lurra izango dute hizpide eta kantagai. Maiatzaren 4an egingo dute irakurraldi publikoa, Plateruena Kafe Antzokian.

HitzezAhotsezDurango1

Urtero gai bat hautatzen dute eta tematika horren bueltan osatzen dute literatura jardunaldia. Aurtengo edizioko gai nagusia ‘Lurra’ izango da. “Aurrekoetan lez, hasi gara, auzolanean; goldaketan, lurra lantzen, ongarritzen, haziak aukeratzen…Urtarriletik maiatzera arte ekingo diogu literatura haziok ereiteari eta uzta biltzeari”, antolatzaileek aditzera eman digutenez.

“Eta lurra ondo jagoten ikasteko nor hoberik Jakoba Errekondo baino? Horixe pentsatu dugu euskal literatura zaleok”. Usurbilgo paisajistak emango dio hasiera aurtengo Hitzez Eta Ahotsez literatura ekimenari.

Maiatzaren 4an egingo dute jendaurreko irakurraldia. Baina maiatza bitarte, hilabetero ekitaldi bat antolatuko dute.


Urtarrilak 26 ostirala, hitzaldia

Gaia: “Lurretik landareak, landareak lantzetik gu jantzi”.

Hizlaria: Jakoba Errekondo.

Ordua: 19:00.

Lekua: Durangoko Arte eta Historia Museoa.

HitzezetaAhotsez2018


Otsailak 21 asteazkena, solasaldi dialogikoa

Ordua: 19:00.

Lekua: Bizenta Mogel Biblioteka.


Martxoak 21 asteazkena, solasaldi dialogikoa

Ordua: 19:00.

Lekua: Bizenta Mogel Biblioteka.


Apirilak 20 ostirala, ipuin kontaria

Ordua: 19:00.

Lekua: Bizenta Mogel Biblioteka.


Maiatzak 4 ostirala, jendaurreko irakurraldia

Lekua: Plateruena Kafe Antzokia.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.