Ez zaitez salba

Ez zaitez geldi gera

bide ertzean

ez izoztu poza

ez gogorik gabe maita

ez zaitez orain salba

ez inoiz ez

ez zaitez salba

ez lasaitasunez bete

ez mundutik gorde

bazter bare bakar bat

ez utzi betazalak erortzen

judizioak bezain astun

ez ezpainik gabe gera

ez logurarik gabe lo

ez odolik gabe pentsa

ez denborarik gabe epai zeure burua

baina

hala ere

ezin baduzu uka

eta poza izozten baduzu

eta gogorik gabe maita

eta orain salba

eta lasaitasunez bete

eta bazter bakar bare bat

mundutik gorde

eta betazalak erortzen utzi

judizioak bezain astun

eta ezpainik gabe xuka

eta logurarik gabe lo

eta odolik gabe pentsa

eta denborarik gabe epaitzen baduzu zeure burua

eta bide ertzean geldi gera

eta salba

orduan

ez nirekin gera.

Mario Benedetti

This entry was posted in Komunitatea. Bookmark the permalink.

Comments are closed.