“Dublindarrak” antzezlana estreinatuko du Ados Teatroak

Ados teatroak James Joyceren testuetan oinarritutako antzezlana estreinatuko du aste honetan: Dublindarrak. Urtarrilaren 24tik 26ra eskainiko dituzte emanaldiak, eta haien aurretik solasaldi txikia eskainiko du Zenbat Gara elkarteko kide Xabier Monasteriok.

foto_grupo_actores_dublindarrak_slider

Ados teatroak James Joyceren Dublindarrak liburua izango du oinarri, batez ere bertan topatu daitekeen “Hilak” (“The dead”) ipuina. Sona handiko ipuina da “Hilak”: bere xumean garaiko errealitatearen isla eskaini zuen egileak. Familia afari bat da bertan erretratatzen dena narrazioaren parterik luzeenean, bertako kideak eta haien arteko solasaldiak erretratatuz. Ezer berezirik ez, itxura batean, baina afariaren ostean Gabriel protagonistak eta bere Gretta emazteak etxerako bidea egingo dute, eta narrazio osoaren lerro artean zegoen esanahi ezkutua azaleratuko da. Grettak aitortza egingo dio Gabrieli, eta honek bere bakardadean hildakoei eta biziei buruzko gogoeta egingo du.

Eskema sinplea da bertakoa, baina deskontziertoa sortzen duena, irakurlea galderez josi eta mugiturik uzten duena. John Hustonek ipuin honekin osatu zuen bere azken filma izan zena: The dead, 1987an. Donald McCannek jokatu zuen orduan Gabrielen paera, eta Angelia Huston zuzendariaren alabak emaztearena. Maisulantzat hartua izan da filma hura, zuzendariaren nolabaiteko testamentu artistikoa. Filma eta narrazioaren eragina izan genuen intzagai duela urte batzuk Hitzen Uberanen, “Amuak” atalean. HEMEN irakurri dezakezue osorik.

dublindarrak

Antzerkirako moldaketa

Garbi Losadak zuzendurik taularatuko du Ados teatroak Dublindarrak. Narrazio aski korala izanik, aktotore talde zabala egongo da oholtza gainean: Asier Hormaza, Naiara Arnedo, Lierni Fresnedo, Iñake Irastorza, Klara Mendizabal, Isidoro Fernandez, Aitor Beltrán, Asier Sota.

Honatx sinopsiak dioena:

Bizitza iragankorr(a da. Hildakoak ez dira bakarrik hilda daudenak, baizik eta baita ere pasioz bizitzen jakin ez dutenak. Gizakiaren hauskortasuna, atzerako begirada, galdutako amodioa, pasioa… dena elkarrekin nahasten da 1900 inguruko Dublinen girotuta dagoen eta izugarri hurbila egiten zaigun istorio honen bertsio librean.

James Joyce-ren “Dubliners” ipuin laburren bilduman, batik bat, azken ipuinean (“The dead”) oinarritutako moldaketa. Egileak, XX. mendeko literatura unibertsalaren erreferenteetako batek, misterioz jantzi zuen maisulan hori, zeina, bitxia bada ere, oso gutxitan eraman izan baita oholtzara.

Antzezlana mintzagai

Antzezlana eskaintzen den egunetan, solasaldi laburra egongo da aurretik: “Emanaldi bakoitza hasi baino ordu erdi lehenago, antzezlana mintzagai izango duen solasaldia eskainiko du Zenbat Gara Elkarteko Xabier Monasteriok. Arriaga Antzokiko foyerrean gauzatuko da eta 20 minutu iraungo du, ondoren eskenatoki gainean gertatuko denaren gosegarri gisa.”

Emanaldiak

Urtarrilaren 24 eta 25ean goizeko 11:00etan izango dira, 26an berriz 20:00etan. Bilboko Arriaga antzokian.

dublindarrak_elenco_y_directora

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.