Ionesco eta Mansfielden liburuen aurkezpena

Eugene Ionescoren Emakume abeslari burusoila eta Katherine Mansfield Lorategiko festa liburuak aurkeztuko dituzte. Parte-hartzaileak: Jon Muñoz (itzultzailea), Anton Garikano (itzultzailea),
Lourdes Auzmendi (Kultura Sailburuordea), Bakartxo Arrizabalaga (EIZIEko Lehendakaria), eta Xabier Mendiguren (Elkar argitaletxeko editorea).
Emakume abeslari burusoila Eugène Ionesco eta Jon Muñoz (itzultzailea)

Lau pertsonaia normal, egongela normal batean, solas ustez normal batean… Normaltasun ororen azpian ezkutatzen den absurdoa eta zentzugabekeria nabarmen uzten dizkigu egileak, literatura unibertsaleko eta antzerkiaren historiako pieza ezinbestekoa bihurtu den obra honen bitartez.

Lorategiko festa Katherine Mansfield eta Anton Garikano (itzultzailea)

Mansfield izan zen XX. mende hasierako Ingalaterrako idazlerik puntakoenetakoa, eta garaiko emakumearen egoera ondoen jaso zuena. Burgesia zuen jatorrizko bizi-giroa, baina ikuspegi kritiko batez erreparatzen dio bere klaseari eta beronen konbentzionalismoari. Sentsibilitate erne bat, hitzen erabilera zehatza, deskribapenetarako begi zorrotza… horra autore ahaztezina bihurtu duten ezaugarrietako batzuk.

This entry was posted in ag-Liburu-aurkezpenak, Agenda. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>