ADEL antzerki ikastaroan izena emateko aukera zabalik

Pazko astean Aulestin antolatu ohi den ADEL antzerki ikataroan izena emateko aukera zabaldu du Artedramak. XIII. aldia izango da aurtengoa, eta ohiko formatuari eutsiko diote: ikasle talde batek antzerki ikastaro trinkoak jasoko ditu zazpi irakasleren eskutik, eta iluntzeetan antzerki programazioa eskainiko da egunero herriko gune ezberdinetan, publikoari zabalik.

unnamed(1)

Jarraian duzue Artedramako kideek zabaldu duten gonbidapena:

“Artedrama Euskal Laborategiko XIII. edizioa izango dugu 2018ko hau, eta lehen urteko poz eta ilusio berdinarekin prestatu dugu!

Bi hitzetan esateko, astebetez, euskara hutsean, arte eszenikoetan murgiltzeko aukera da Aulestin antolatzen duguna.

8 orduko 6 ikastaro, ikasi eta partekatzeko.

Antzerkilari nahiz zaleentzat, topagune bat.

Beti badago zer eskainia, hausnartua, landua… Bide horretan bidelagun aurten, Ander Lipus, Aiora Sedano, Oier Guillan eta Javier Barandiaran, Pako Revueltas, Iraitz Lizarraga eta Mizel Théret gonbidatu ditugu gurera.

Zabalik dugu izena emateko epea!!!

Jarri gurekin harremanetan info@artedrama.com helbidean, edo 633.567.646 zenbakian.

Arin ibili, lekuak oso mugatuak dira eta!”

unnamed

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.