Ignacio Aldecoaren omenezko ipuin lehiaketa

Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak Ignacio Aldecoa ipuin lehiaketaren XLVII. edizioa iragarri du. Euskarazko nahiz gaztelaniazko lanik onenak saritzen dituzte. Horietako bakoitzean 6.000 euro emango dira.

ignacioaldecoa

Oinarriak

1. Sari honetara edozein pertsona fisiko aurkez daiteke, edozein dela ere bere nazionalitatea edo bizilekua.

2. Bi hizkuntza modalitate ezarri dira: euskara eta gaztelania. Lan bakoitza bi modalitate hauetako bakar batera baino ezin daiteke aurkeztu.

3. Ipuinak 10 orrikoak izango dira gutxienez eta 25 orrikoak gehienez, inprenta letraz (Arial 12 edo antzekoa) idatziko dira, eta lerro artean espazio bikoitza utziko da. Lanak jatorrizkoak izango dira, inoiz argitaratu gabeak eta aurretik beste lehiaketa edo sariketa batean inolako saririk jaso gabeak.

4. Lanen bi ale aurkeztuko dira, sinatu gabe, eta horietako bakoitzean izenburua eta izengoitia besterik ez dira jarriko. Horiekin batera gutun azal itxi bat aurkeztuko da, barruan hauek jasoko dituena: egilearen izen-abizenak, NANaren fotokopia edo, atzerritarra izanez gero, horren baliokidearen fotokopia, helbidea eta telefonoa; eta gutun azalaren kanpoaldean izenburua, izengoitia eta zein lehiaketatara aurkezten den zehaztuko dira. Saritutako lanei dagozkien gutun azalak baino ez dira irekiko.

Era berean, lanarekin batera hirugarren oinarria betetzen dela egiaztatzen duen zinpeko aitorpena aurkeztuko da, hau da, lana argitaratu gabea dela eta beste lehiaketa edo sariketa batzuetan inolako saririk jaso ez duela egiaztatzen duen aitorpena. Zinpeko aitorpen hori gutun azalaren barruan sartuko da esandako datu pertsonalekin batera.

5. Lanak Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailean aurkeztu edo hartara bidali beharko dira (Probintzia plaza 5, 3. solairua, 01001 Gasteiz). Kanpoaldean “Ignacio Aldecoa ipuin lehiaketa” jarri beharko da.

Lanak aurkezteko epea 2018ko irailaren 3an bukatuko da. Egun horren ostean, zigilu marka ikusita epe barruan bidali zirela egiazta daitezkeen lanak baino ez dira onartuko.

Saila ez da izango gerta litezkeen jatorrizko lanen galeren edo kalteen erantzule, ezta atzerapenena edo postetxeari zein hirugarrenei egotz dakiekeen beste edozein inguruabarrena ere, lanen bidalketei eragiten dietenean.

6. Saria 6.000 eurokoa izango da modalitate bakoitzerako. Zenbateko horri dagokion atxikipena egingo zaio.

7. Euskara, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak izendatutako epaimahai kalifikatzaileak hartuko du erabakia, eta dagokion gutun azala irekita ezagutaraziko du.

Otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, emakumeen eta gizonen berdintasunerakoak, 20.5. artikuluan xedatutakoa betez, sari hau emateko sortutako epaimahaiak emakumeen eta gizonen osaera orekatua izango du, eta eduki beharreko gaikuntza, gaitasuna eta prestakuntza edukiko dute kideek. Lege horren beraren arabera, ordezkaritza orekatua dela ulertuko da, baldin eta lau kide baino gehiagoko epaimahai eta antzeko organoetan bi sexuek gutxienez ehuneko 40ko ordezkaritza badute; gainerakoetan, bi sexuak ordezkatuta badaude.

8. Epaimahaiaren erabakiaren aurka ezin izango da gora jo. Erabakia epaimahaikideen gehiengo soilaz hartuko da, eta epaimahaiak izango du eztabaidetan sortzen diren gorabehera guztiak ebazteko ahalmena.

9. Sariak eman gabe utz daitezke, epaimahaiak hala erabakitzen badu.

10. Arabako Foru Aldundiak argitaratu egin ahal izango ditu saritutako lanak.

11. Epaimahaiak saria nori eman erabaki eta hurrengo egunetik aurrera, hogeita hamar egun egongo dira saritu ez diren lanak jasotzeko. Esandako epean ez badira lanak jasotzen, deuseztatu egingo dira.

12. Lehiakideek lehiaketan adierazitako baldintzak onartzen dituzte eta berariaz men egiten diete baldintza horiei.

Xehetasun gehiago, araba.eus web orrialdean.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

0 Responses to Ignacio Aldecoaren omenezko ipuin lehiaketa

  1. ainara ainara says:

    eskerrik asko