46. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka

Abenduaren 4an hasi eta 8an amaituko da 46. Durangoko Euskal Liburu eta Diska azoka. Landako Gunean 434 titulu berri topatu ahal izango ditu bertatzen denak:313 liburu, 63 disko, 23 aldizkari, 9 bideo, 15 liburu elektroniko eta 11 bestelako argitalpen. Horrez gain ekitaldi osagarri ugari, haietako asko azken urteetan indar handia hartu duen Ahotsenea sortzaileen gunean. Horrez gain, duela 20 urte abiatutako Haur Literatura Aretoa egongo da martxan, eta hiru gune berri: Irudienea, Szenatokia eta Kabi@. Aurtengo gonbidatua Galiziako Culturgal elkartea izango da. Azokaren aurkezpen ofiziala Anton Reixak egingo du abenduaren 4an, 12:00etan. Durangoko Argizaiola saria Iñaki Beobide donostiarrak jasoko du, Herri Gogoa diskoetxean egindako lanagatik.

This entry was posted in Erakusleihoa. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>