Blas de Otero jaio zeneko 102 urte beteko dira martxoaren 15ean. Joan Margarit poetak eta Jon Kortazar idazleak eta kritikariak hitzaldi bat eskainiko dute Bilboko Bidebarrieta liburutegian. Egun seinalatu gehiago ekarriko dituzte gogora aurtengo edizioan. Martxoaren 23a Poesiaren Eguna ospatuko da munduko txoko askotan eta Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean errezitaldi batekin oroituko dute efemeridea.
Aurtengo edizioan ere, puntako idazleak hurbilduko dira: Joan Margarit, Antonio Gamoneda, Olvido García Valdés, Juan Carlos Mestre, Harkaitz Cano, Leire Bilbao, Karmelo Iribarren eta José Fernández de la Sota, besteak beste.
Angel González poeta gogoan
Larunbat honetan, hilak 17, Pedro Guerra kantariak “10 años sin Ángel González” kontzertua eskainiko du Bidebarrieta liburutegian. Angel González 1925ean jaio zen Oviedon eta 2008an hil zen Madrilen. Kantariak eta poeta asturiarrak harreman estua zuten. La palabra en el aire (2003) disko-liburua elkarlanean ondu zuten. Poetaren antologia bat aurkituko duzue Munduko Poesia Kaierak bilduman. Gerardo Markuletak egin zituen kaierako itzulpen lanak.
Harkaitz Cano eta Rafa Ruedaren ikuskizun berria
Poema musikatuez gozatzeko aukera bat baino gehiago izango da. Harkaitz Canok eta Rafa Ruedak “Literatura, musika, emozioak… bateratuz” ikuskizuna eskainiko dute martxoaren 22an Bidebarrieta liburutegian. Rafa Ruedak sei abesti eskainiko ditu, gizakiak dituen lehen mailako sei emozio gogorarazteko xedez: poza, tristura, haserrea, beldurra, ezustea eta nazka. Ildo bereko poemak eskainiko ditu Harkaitz Canok.
Poesiaren Egunean, errezitaldia
BilbaoPoesia jaialdia Poesiaren Egunean amaituko da. Martxoaren 23ko errezitaldiak hiru poeta hauek batuko ditu Leire Bilbao, Ben Clark eta Karmelo Iribarren. Pello Ramirezek biolontxeloarekin girotuko du emanaldia. Egitaraua oparoagoa da eta xehetasun denak azpiko agendan dituzue irakurgai.
BILBAOPOESIA JAIALDIA
MARTXOAK 15 OSTEGUNA, BLAS DE OTEROREN EGUNA
19:30 – Bidebarrietako liburutegia
Joan Margarit. Poeta
Jon Kortazar. Idazlea eta literatur kritikaria
MARTXOAK 16 OSTIRALA
19:30 – Bidebarrietako liburutegia
Anne Invierns. Poeta
Lae Sánchez. Poeta
Diego Ojeda. Kantautorea eta poeta
David Olivas. Poeta
MARTXOAK 17 LARUNBATA
20:00– Bidebarrietako liburutegia
Pedro Guerra kontzertuan.
“10 años sin Ángel González”
Sarrera: 10 euro.
Salgai Power Records-en eta www.bilbaokultura.eus/bidebarrietakulturgunea
MARTXOAK 19 ASTELEHENA
19:30 – Bidebarrietako liburutegia
Antonio Gamoneda. Poeta
MARTXOAK 20 ASTEARTEA
19:30 – Bidebarrietako liburutegia
Olvido García Valdés. Poeta
Juan Carlos Mestre. Poeta
Jorge Reichmann. Poeta
José Fernández de la Sota. Poeta
MARTXOAK 21 ASTEAZKENA, POESIAREN MUNDU EGUNA
19:30 – Bidebarrietako liburutegia
“Como hace 3000 años”
Errezitaldia:
Héctor Alterio. Antzezlea
José Luis Merlin. Gitarra
Gonbidapenarekin, martxoaren 15etik 21era jaso beharrekoa liburutegiko ordutegian, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. (Gehienez 2 gonbidapen pertsona bakoitzeko).
MARTXOAK 22 OSTEGUNA
19:30 – Bidebarrietako liburutegia
“Literatura, musika, emozioak… bateratuz”
Harkaitz Cano. Idazlea
Rafa Rueda. Gitarra
Euskaraz
MARTXOAK 23 OSTIRALA
19:30 – Bidebarrietako liburutegia
Leire Bilbao. Poeta
Ben Clark. Poeta
Karmelo Iribarren. Poeta
Pello Ramírez. Biolontxeloa
Euskaraz / Gaztelaniaz
Informazio gehiago: www.bilbaokultura.eus (Sekzioa: Bidebarrieta Kulturgunean) edo 010 telefono zenbakian.