XVI. mendean girotutako abentura dakar Koldo Zuazoren lehen nobelak

Koldo Zuazok euskal dialektologia eta soziolinguistika irakasten du Euskal Herriko Unibertsitatean, eta euskarari eta euskalkiei buruzko hainbat liburu argitaratuak ditu. Neure buruaren alde (Alberdania 2011), ordea, bere lehen nobela du. Koldo Zuazoren lehen narrazio hau gazte sailean argitaratu du Alberdaniak, “abentura liburu bat delako eta gazteek estimatu dezaketen liburu bat delako. Baina beti esaten dugun moduan, gazteek irakurtzeko da baina gazteak hemen bagara bat baino gehiago. Alegia, helduagoek ere irakurtzeko moduko liburu bat dugu”, azpimarratu nahi izan zuen Inazio Mujika Iraolak, Alberdaniako editoreak atzoko prentsaurrekoan.


Arlo akademikoan argitaratuak ditu hainbat liburu. Baina “Neure buruaren alde” nobelan, hizkuntzalariaren eta sortzailearen arteko borrokan, abenturen sortzailea nagusitu da. Koldo Zuazok honela argudiatu zuen: “hitzekin, esaldiekin jolastea gustatzen zait eta alderdi hori ere badago, baina ni bezalako irakurleengan pentsatu dut. Nik ez dut mahai batean irakurtzen. Tren batean nabilenean irakurtzen dut, edo hegazkin batean nabilenean, edo hondartza batean nagoenean… Gustatzen zait gauza arinak irakurtzea, eta irakurle batek arin irakurtzeko idazleak oso ondo idatzi behar du”. Horregatik akzioari lehentasuna ematen saiatu da.
Koldo Zuazok XVI. mendera garamatza eta Otxandioko seme baten abenturak azalduko dizkigu. Aldameneko bideoa atzoko prentsaurrekoan jasotakoa da. Liburu honen inguruko albiste zabalagoa eskainiko dugu Durangoko Azoka egunetan.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>