Denborarik gabeko astia

Denbora behar dut

denbora hori

beste batzuek alde batera utzitakoa

sobera edo ez dakitelako jada zer egin berarekin

denbora

zuri

gorri

orlegi

gaztainkara eta guzti

koloreak ez dit axola

 

denbora xumea

ireki ezin dudana

eta itxi

atea bailitzan

denbora begiratzeko

zuhaitz bat, argiontzi bat

atsedenaren ahotik ibiltzeko

pentsatzeko gaur negua da eta zeinen ondo

pixkat hiltzeko

eta berehala jaiotzeko

giltza asmatzeko

giltza emateko

denbora behar

nahikoa denbora

bizitzan ordu batzuk plisti-plasta aritzeko

zergatik nagoen triste aztertzeko

nire hezurdura zaharrera ohitzeko

 

denbora ezkutatzeko

oilar baten kantuan

eta berriro agertzeko

irrintzi batean

egunean egoteko

gauean egoteko

arreta eta erlojurik gabeko denbora

 

behar esan eta aski da

behar izan alegia

esan dezagun gabezia

denborarik gabeko astia.

 Mario Benedetti

This entry was posted in Komunitatea. Bookmark the permalink.

Comments are closed.