Hiru lehiaketa aukeran

Arabako Foru Aldundiak literatur arloko hiru lehiaketa ditu martxan. Edizio askoren ondorioz, dagoeneko oso sustraituak dauden hiru deialdi dira. Ignacio Aldecoa izena daraman lehiaketak ipuinak saritzen ditu. Ernestina de Champourcin lehiaketak, poesia lanak. Eta Becerro de Bengoa delakoak, aldiz, saiakera idatziak. Hiru lehiaketa hauetan modalitate bi daude aukeran; euskarazkoa eta gaztelaniazkoa. Eta hiru lehiaketetan epea berbera da: lanak aurkezteko azken eguna irailaren 2a izango da.

idatzi lehiaketa_content

Ignacio Aldecoa XLVII. ipuin lehiaketa

ignacioaldecoa

Aurkeztuko diren lanak 10 eta 25 orri artekoak izango dira. Inprenta-letraz (Arial 12 edo antzekoa) idatziko dira eta lerro artean espazio bikoitza utziko da. Lanak jatorrizkoak izango dira, inoiz argitaratu gabeak eta aurretik beste lehiaketa edo sariketa batean inolako saririk jaso gabekoak.

Lanen bi kopia aurkeztuko dira, sinatu gabeak, eta haietan bakarrik izenburua eta izengoitia jarriko dira.

Horiekin batera gutun azal itxi bat aurkeztuko da, barruan datu hauek jasoko dituena: egilearen izen-abizenak, NANaren fotokopia edo, atzerritarra izanez gero, baliokidea, helbidea eta telefono zenbakia; eta gutun azalaren kanpoaldean izenburua, izengoitia eta zein lanetara aurkezten den zehaztuko da. Saritutako lanen gutun azalak baino ez dira irekiko.

Era berean, lanarekin batera hirugarren oinarria betetzen dela egiaztatzen duen zinpeko aitorpena ere aurkeztuko da, hau da, ipuina argitaratu gabekoa dela eta beste lehiaketa edo sariketa batzuetan inolako saririk ez duela jaso egiaztatzen duen aitorpena. Zinpeko aitorpen hori gutun-azalaren barruan sartuko da esandako datu pertsonalekin batera.

6.000 euroko saria euskarazko ipuin onenarentzat, beste 6.000 euroko saria gaztelaniazko ipuin onenarentzat.

Lanak aurkezteko epea 2018ko irailaren 3an bukatuko da. Arabako Foru Aldundiaren Euskara, Kultura eta Kirol Sailean entregatu edo hara bidali beharko dira – Probintzia plaza 5, 3. solairua. 01001 Vitoria-Gasteiz -, kanpoaldean “Ignacio Aldecoa ipuin lehiaketa” jarrita.

Xehetasun gehiago, ESTEKA HONETAN.


Ernestina de Champourcin XXIX. poesia lehiaketa

Ernestina

Aurkeztuko diren lanek gutxienez 500 bertso eta gehienez 700 izango dituzte; inprenta letraz (Arial 12 edo antzekoa) idatziko dira, eta letra artean espazio bikoitza utziko da. Egileak askatasun osoa izango du ahapaldiak, neurriak eta errima erabiltzeko. Lanak jatorrizkoak izango dira, inoiz argitaratu gabeak eta aurretik beste lehiaketa edo sariketa batean inolako saririk jaso gabekoak.

Lanen bi kopia aurkeztuko dira, sinatu gabeak, eta haietan izenburua eta izengoitia besterik ez dira jarriko. Horiekin batera gutun azal itxi bat aurkeztuko da, hauek jasoko dituena: egilearen izen-abizenak, NANaren fotokopia edo, atzerritarra izanez gero, baliokidea den identifikazio agiria, helbidea eta telefonoa; eta gutun azalaren kanpoaldean izenburua, izengoitia eta zein lehiaketara aurkezten den zehaztuko da. Saritutako lanei dagozkien gutun azalak baino ez dira irekiko.

Era berean, lanarekin batera hirugarren oinarria betetzen dela egiaztatzen duen zinpeko aitorpena aurkeztuko da, hau da, lana argitaratu gabekoa dela eta beste lehiaketa edo sariketa batzuetan inolako saririk jaso ez duela egiaztatzen duen aitorpena. Zinpeko aitorpen hori gutun azalaren barruan sartuko da esandako datu pertsonalekin batera.

2.000 euroko saria euskarazko poesia lan onenarentzat, beste 2.000 euroko saria gaztelaniazko poesia lan onenarentzat.

Lanak aurkezteko epea 2018ko irailaren 3an amaituko da. Arabako Foru Aldundiaren Euskara, Kultura eta Kirol Sailean aurkeztu edo hartara bidali beharko dira Probintzia plaza 5, 3. solairua. 01001 Gasteiz-; kanpoaldean “Ernestina de Champourcin poesia lehiaketa” jarri beharko da.

Xehetasun gehiago, ESTEKA HONETAN.


 Becerro de Bengoa XXX. saiakera saria

Becerro

Aurkeztuko diren lanak 100 orrikoak izango dira gutxienez eta 150 orrikoak gehienez; inprenta letraz (Arial 12 edo antzekoa) idatziko dira, eta letra artean espazio bikoitza utziko da. Lanak jatorrizkoak izango dira, inoiz argitaratu gabeak eta aurretik beste lehiaketa edo sariketa batean inolako saririk jaso gabekoak.

Lanen bi kopia aurkeztuko dira, sinatu gabeak, eta haietan izenburua eta izengoitia besterik ez dira jarriko. Horiekin batera gutun azal itxi bat aurkeztuko da, hauek jasoko dituena: egilearen izen-abizenak, NANaren fotokopia edo, atzerritarra izanez gero, baliokidea, helbidea eta telefonoa; eta gutun azalaren kanpoaldean izenburua, izengoitia eta zein saritara aurkezten den zehaztuko da. Saritutako lanei dagozkien gutun azalak baino ez dira irekiko.

Era berean, lanarekin batera hirugarren oinarria betetzen dela egiaztatzen duen zinpeko aitorpena aurkeztuko da, hau da, saiakera lana argitaratu gabekoa dela eta beste lehiaketa edo sariketa batzuetan inolako saririk jaso ez duela egiaztatzen duen aitorpena. Zinpeko aitorpen hori gutun azalaren barruan sartuko da esandako datu pertsonalekin batera.

4.000 euroko saria euskarazko saiakera onenarentzat, beste 4.000 euroko saria gaztelaniazko saiakera onenarentzat.

Lanak aurkezteko epea 2018ko irailaren 3an amaituko da. Arabako Foru Aldundiaren Euskara, Kultura eta Kirol Sailean aurkeztu edo hartara bidali beharko dira Probintzia plaza 5, 3. solairua. 01001 Gasteiz-; kanpoaldean “Becerro de Bengoa saiakera saria” jarri beharko da.

Xehetasun gehiago, ESTEKA HONETAN.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.