ADELeko antzerki programazioa

Apirilaren 2tik 7ra XIII. antzerki topaketak antolatu ditu Artedramak Aulestin. Aste osoa iraungo duen ikastaro trinkoaz gain, antzerki programazioa prestatu dute. Jarraian ikus dezakezue egitaraua osorik.

adel 2018

Aukera aparta eskaini ohi du urtero Artedramak Aulestin, antzerkian ikasle gisa zein ikusle gia murgiltzeko. Aste osoan zehar egunero zortzi orduz ikasle talde batek antzerki klaseak jasoko ditu, hainbat ikasleen aldetik. Izenak urtero aldatzen dira, hauek izango dira aurtengoak: Ander Lipus, Aiora Sedano, Oier Guillan & Javi Barandiaran, Pako Revueltas, Iraitz Lizarraga eta Mizel Theret. HEMEN topatuko duzue haiei buruzko informazio osoa.

Antzerki programazioari dagokionez, hauek izango dira emanaldia eskainiko dituzten taldeak:

Apirilak 2 (astelehena), 21:00etan Udal Aretoan.

Antzezlana: ZAZPI SENIDEKO.

Taldea: Axut!, Artedrama eta Le Petit Theatre de Pain.

Apirilak 3 (asteartea), 21:00etan Udal Aretoan.

Antzezlana: LEKEITIOAK.

Taldea: Mizel Theret.

Apirilak 4 (asteazkena), 21:00etan Udal Aretoan.

Antzezlana: ADARRETATIK ZINTZILIK.

Taldea: Gilkitxaro.

Apirilak 5 (osteguna), 21:00etan Udal Aretoan.

Antzezlana: OINGOAN BAI!

Taldea: Nisune.

Apirilak 5 (osteguna), 22:00etan Udal Aretoan.

Antzezlana: AGUR ETA DOLORE.

Taldea: Kamikaze kolektiboa eta TTAK teatroa.

Apirilak 6 (ostirala), 22:00etan Frontoian.

Sarrera: 5 euro.

Antzezlana: BESAULKIAK.

Taldea: Abarka antzerki taldea.

Apirilak 7 (larunbata), 22:00etan Frontoian.

Sarrera: 5 euro

Antzezlana: MISS KARAOKE.

Taldea: Metrokoadroka & Pez Limbo.

AulestiKartelBerria

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.