Alde honetan

 

Faktore guztiak ikertu nahian,
blokeoen
eta baldosazko hemisferio honetan,

 

alde honetan
beldur naiz.

 

Baina, konturatu nintzen galduta jaiotzen garela,
gezurrek garezur bana topatu arte,

akaso bukaerara arte.

 

Okupa nazazu, mesedez,
barrutik kanpora,
ez dezadan gehiegi argaldu zentzu honen anorexiaz.

 

 

 

Esteka: sitsek.blogspot.com

This entry was posted in Komunitatea. Bookmark the permalink.

Comments are closed.