Idazle Eskolak saio irekiak antolatu ditu Donostian

Bergarako Idazle Eskolak apirilaren 18an, 20an eta 21ean bere XV. edizioa aurkezteko hainbat ekintza prestatu ditu: errezitaldiak, hitzaldiak, idazle eskolako saio irekiak. Ekintza hauek San Telmo museoan burutuko dira, eta sarrera librea izango da.

idazle eskola

Hainbat ekitaldi antolatu ditu Bergarako Idazle Eskolak, hamabost urte hauetan euskal literaturan sortutako bideen erakusgarri. Bertan Idazle Eskolako irakasleek, ikasleek eta ikasle ohiek parte hartuko dute. Ekitaldiak zabalak dira eta literatur-zale den edozeinek parte hartu dezake doan.

APIRILAK 18

18:00 – 19:00 IRAKURKETA SOLASALDIA.

Tere Irastortza Txoriak dira bederatzi liburuaren egileak eta J.A. Irigarai editoreak hartuko dute parte.

19:00 – 20:00 ILUNABAR LITERARIOA

Begarako IDAZLE ESKOLAKO kideen lanen irakurketa.

 

APIRILAK 20

19:00 – 20:00 POESIA IRAKURKETA.

Pako Aristiren Arrotz eta eder poema-liburuaren irakurraldia. Egileak eta Itziar Gomez aktore-zuzendari eta Idazle Eskolako kideak hartuko dute parte. Karmele Igartua Sorkuntza bekaren oinarrien aurkezpena.

APIRILAK 21

IDAZLE ESKOLAREN SAIO IREKIAK

10:00 Tere Irastortza, Poesia idaztea: erritmoak eta espazioa

11:00 Itziar Gomez, Ipuinak kontatzen ikasteko tailerra

12:00 ATSEDENALDIA eta galderetako unea

12:30 Pako Aristi, Ipuinak idazteko tailerra

13:30 AMAIERA eta galderetako unea

 

 

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.