Lore baten obarioa

Lore baten obarioa gorde du liburu baten orrietan

maitenaueznaumaitemaitenau.

 

Txibiritak petalorik gabe uztea lotsagarria da,

are gehiago biluzte horren oroitzapena George Orwellen liburu batean gordetzea.

Ez dira horretarako garaiak.

 

Herriko txakur guztiek korrika eta kaka egiteko parke botaniko bat da,

a place to play frisbee, for fluorescent jogging, for a picnic,

amanteei kartak idazteko,

eta udaberriko txibirita txikietan sinbolo-erantzunak aurkitzeko.

 

Maiteduenezduenmaitemaiteduen jakiteak erantzun monosemikoa izango balu bezala.

Ez dira garai horiek, berriagoak gara.

 

 

 

Esteka: sitsek.blogspot.com

This entry was posted in Komunitatea. Bookmark the permalink.

Comments are closed.