Antzerkia Durangoko Azokan

Iaz jarri zuen estreinako aldiz EHAZE-Antzerkizale elkarteak stand-a Durangoko Euskal Liburu eta Diska Azokan, Landako gunean. Aurten elkarlana areagotu du Gerediaga elkartearekin eta azokaren egitarauaren barruan antzerkiari erreparatuko dion egitaraua eskainiko da.



Gutxi da oso euskaraz argitaratzen den antzerkia. Artezblai argitaletxeak plazaratzen ditu lehiaketen edizioetatik at euskaraz publikatzen diren lan bakanak. Aurten Cafe Bilbao Teatro Laburreko sarian ezagutzera emandako testu guztiak bildu dituzte liburu bakarrean. Haien artean dira Galder Perez, Javier Cillero, Kepa Gallego, Aizpea Goenaga, Jon Urraza, Patricia Muñoz, Xabier Lopez eta Pako Aristi idazleen testuak, besteak beste.

Elkarrek ere argitaratuko du teatro lan bat, klasiko handi bat: Emakume Abeslari Burusoila, Eugene Ionescorena, Jon Muñozek itzulia.

Honako hau duzue antzerkiari loturik Durangoko azokaren edizio honetarako prestatu den egitaraua:
Abenduaren 5ean:
19:00etan Irakurketa dramatizatua. Julia Marinek zuzenduta Maite Arrese eta Kepa Errasti aktoreek bi bakarrizketen irakurketa dramatizatua egingo dute: Eusebio Erkiagarena bat (Antzerti yayan izan naz) Maria Dolores Agirreren beste bat. Ekitaldi hau ez da publikoari irekia izango, zuzenean emitituko da azokako telebistan.

Abenduaren 6an:
19:00etan San Agustin aretoan euskal antzerkiaren erakusleiho txiki bat izan nahi duen Antzerki Maratoia egingo da. Lau antzezlan hauen laginak eskainiko dira, 15 minutukoa bakoitza: Higa taldearen Espazio hutsak antzezlana (Amaia Lasaren poemetan oinarritua), Jon Zubiaga eta Jon Urraza aktoreen Morritson eta Gartzia: kultoko antzezlana, Metrokoadroka kolektiboaren Arra. Arraroa. eta Karrika taldearen Lurra astinduz. Piezen arteko atsedenaldietan txakolina zerbitzatuko da.

Abenduaren 7an:
18:30ean Antzerkia eta hizkuntza gutxituak hitzaldia, euskaldun eta galiziar antzerkizaleekin. Arthur Trillo, Jokin Oregi eta Ramon Agirre, Ane Zabala moderatzaile. San Agustin hall-ean.

20:00etan Dejabu antzerki taldearen Gure Bide Galduak antzezlana ikusi ahal izango da, San Agustin aretoan.

Higa taldeak Espazio hutsak antzezlanaren zatia eskainiko du ANTZERKI MARATOIAn, Amaia Lasaren poemetan oinarriturik.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>