MAHLERREN ZILEGIZKO HANDIUSTEA

mahler-caricatura-sinfonia-1

Gustav Mahler musikagile austriarra ez zen batere maitatua bere hirian Vienan, bere hirilagunei ez zitzaizkien gustatzen egiten zituen musikalanak, bitxiegiak begitantzen zitzaizkien, ez omen zituzten ulertzen, ez zetozen bat garaiko gustoekin eta gainera Mahler ez zen oso apala kritikei aurre egiterakoan, bere garaikideek bere lana ezin ulertu zutela zioen, bera oso laster jaioa zelako, horregatik bere lana hil eta gero goraipatuko zuten etorkizunean. Aurreratua zen, bai, gerokoak ondo asko erakutsi bezala, gaur egun Mahlerren lana oso estimatua baita munduan zehar, bada nazioarteko orkestrek etengabe jo ohi dituzten musikalanetarikoa, eta gaur egun ere ezin hobeto egokitzen da musikazaleen gustuetara, hauek ezin goietsiagoa da gure Mahler harroskoa, bere garaikideek judu handiusteko eta konplikatuegitzat hartzen zutena.

Jakin badakigu Mahlerren handiusteko hori, ustezkoa bakarrik baldin bada ere, bere burua kritiken aurrean defenditzeko, zuritzeko modu bat baizik ez zela, ezinbestekoa sinesten duzun lanari eusteko, maiteen duzuna bertan behera ez uztearren, oraindio gogoan duzunari ekiteko sasi guztien gainetik eta hodei guztien azpitik. Halaber, esan behar da Mahler harroak bazuela bere lanaren etorkizun arrakastatsuan fede ezin sengoagoa, nolabait, eta berak inoiz ez gozatu arren, merezi egin zion bere fedeari eusteak, gainontzekook behintzat gure eskerrona luzatu behar genioke.

Ba al dago orduan Mahlerren joka/bizibidea gure ametsetan amore ez emateko akuilurik? Merezi al du zure ingurukoen iritzi edo aholku kupidagarriei muzin egiteak, merezi al du gainontzekoen begietara alfroja geratzeak? Auskalo, nik benetan ez dakit, baina nik egia esan ez dakit deus ere.

 

Txema Arinas

About Txema Arinas

Txema Arinas (Gasteiz, 1969) Oviedon bizi da itzultzaile lanetan. Euskal Herriko Unibertsitatean Historia lizentziatua. Azken urteotan bidaia-agente, import-export arloan eta irakasle ihardun du. Hamar nobela argitaratuak ditu: Gaitajolea (2007), Los años infames (2007), Euskara Galdatan (2008) Anochecer en Lisboa (2008), Maldan Behera Doa Aguro Nire Gorputz Biluzia (2009), Zoko Berri (2009) El Sitio (2009) Azoka (2011), Borreroak baditu hamaika aurpegi (2011) eta Muerte entre las Viñas (2012), Como los Asnos Bajo la Carga (2013), En el País de los Listos (2015), Testamento de un impostor (2017) . Halaber, "Sabino Arana o la Identidad Pervertida· (2008) eta "EL Imposible Perdido, Pasado y presente del euskera en Álava, entre la imposición y la reivindicación" izeneko entseguak. Badu ere http://quejicakexontzia.blogspot.com/ izeneko bloga.
This entry was posted in Komunitatea. Bookmark the permalink.

Comments are closed.