Maiatz: jardunaldiak eta azken nobedadeak

Maiatz solasaldiak antolatu dituzte Baionan aste honetan 34. aldiz. Hilaren amaieran Iruñean egingo dute beste saio bat. Jarraian topatu dezakezue Maiatz solasaldietako egitaraua, eta Maiatz argitaletxearen azken nobedadeen berri.

maiatz

Maiatz aldizkariaren 66. alea plazaratu berri dute. Bertan ohi bezala kolaboratzaile ugariren lanak bildu dituzte, baina bereziki gogoan izan dituzte Joxan Artzeren omenaldia, Baiona-Iruña ekitaldiko testuak eta Francis Jammessi buruzko lan bat.

Adizkariaz gain, udaberri honetan Maiatz argitaletxeak bi liburu pazaratu ditu: Ttotte Etxebesteren Ezin erranezko hitzak eta Agosti Xahoren Bidaia Nafarroara euskaldunen oldartzearen denboran Jakes Sarraillet eta Xabier Zabaltzak euskara batura itzulia.

ezin erranezko bidaia-nafarroara-euskaldunen-oldartzearen-denboran

Maiatz  34. solasaldiak

Baionan eta Iruean ospatuko dira aurtengo solasaldiak:

Asteazkena, maiatza 16, Baionako Euskal Museoan  

18:45 14-18 Oroituz Diaporama bat 14eko Gerlan bidali gutun eta postalekin, Jean Larrue milafrangarrak bidaliak etxekoei  (Lucien Etxezaharreta)

19:30 Garaiko giro soziala Euskal Herrian (Emilio Lopez Adan)

20:15 Gerra Handiko bertso batzu  (Maddi Sarasua)

20:30 Garaiko euskal  literatura (Itxaro Borda)

21:15 Hurrupaldi

Osteguna, maiatza 17, Baionako Euskal Museoan

18:45 Ezin erranezko hitzak (Ttotte Etxebeste)

19:15 Bidaia Nafarroara eta Agosti Xaho (Jakes Sarraillet eta Xabier Zabaltza)

20:30 Beñat Achiary Zuberoa kantatuz

21:00 Hurrupaldi

osteguna, maiatza 24, Iruñeko Kondestable Jauregian

18:30 14-18 Oroituz Diaporama bat 14eko Gerlan bidali gutun eta postalekin, Jean Larrue milafrangarrak bidaliak etxekoei (Lucien Etxezaharreta)

19:15 Gerla garaiko bertsoak (Jean-Louis Hariñordoki – Laka)

19:45 Nafarroa mende hasieran (Emilio Majuelo)

20:15 Lurraldetasun zauritua (Eneko Bidegain)

20:50 bukaera

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.