THIB

 

Giovanna Marinik gitarra hartu
eta belarrietara abestu digu “Amazing Grace

 

how sweet the sound,
that saved a wretch like me.
I was once lost, but now I’m found,
I was once blind, but now I see.

 

It was Grace that taught my heart to feel,
and Grace my fears relieved.
How precious did that grace appear
the hour I first believed.”

 

Amen esango nuke,
baina plazerez eztanda egingo dut
semena azaletik erortzen ari zaien begien artean.

 

Amen esango nuke,
baina tamaina handiko irudien bonbardaketak izaten dira egunero,
eta konbinazio poetiko bat bezala ikusi ditut Palestina, txakur galdu bat eta Balear Irlak bisitatzeko eskaintza segida.

 

Zuk esaiozu amamari
badakizula gerraren eta hedonismoaren arteko diferentzia.
Ez duzula iritzirik,
eta Errua dela elikatzen duzun sentimendurik luze eta konstanteena.
Arazoen enpatia okzidentala garatzen hasi zarela, prisma europear bat izango duzula laster,
nola edo hala egingo duzula purifikazio katartiko bat.

 

Baina, finean, ez zaudela horren txarto
pornografia web-orrietan fetitxez betetako gorputz zatikatuen artean,
zu ere zatiketa horren erotikan sartuta.

 

Fin-finean, ondo zaudela
identitatea interneteko eduki berriekin birsortzen,
biktimismotik jaten,
Schopenhauerren kritika teoriko-birtualak zabaltzen.

 

Tamaina Handiko Irudien Bonbardaketan, batzuetan, guapa agertzen zarela,
eta errealitateko kontestu guztiak eklipsatzen dituen Zeure Buruarekin aurkitzen zarela etengabe,
eta, agian,
topaketa horiek Jainkozko Graziaren antz apur bat dutela.

 

“I was once lost, but now I’m found,
I was once blind, but now I see”

 

 

 

Esteka: sitsek.blogspot.com

This entry was posted in Komunitatea. Bookmark the permalink.

Comments are closed.