Lurra sustraietatik orri, Eako Poesia Egunetan

Lurra sustraietatik orri lelopean antolatu dute Eako Poesia Egunen hamabosgarren hitzordua. Uztailaren 13, 14 eta 15ean hitzaldiek, errezitaldiek, antzezlanek eta kontzertuek beteko dituzte Eako kaleak.

ea7

Lurra eta itsasoaren arteko banaketa, talka, tentsioa izango dute mintzagai aurten Eako Poesia Egunetan. Hori izango omen da behintzat, aurtengo Zaldiarri bildumako 9. alearen ardatza: HEA kultur elkartekoek atondutako poesia antologia, lurrarekiko harremana ardatz.

Ohiko moduan egitarau betea lotu dute Eako Poesia Egunetarako. Poesia aitzakia edo bide, literaturzaleen elkargune izan ohi da Ea, eta sormen adierazpide ezberdinen erakusleiho. Earako berariaz prestatutako ekitaldi ugari izango dira, Amaia Elizalde, Ibai Atutxa eta Mari Luz Estebanen hitzaldiak kasu, baina baita bertan estreinatuko diren emanaldiak ere: kasu, Martin Bidaur eta Juanjo Olasagarreren arteko kolaborazioa, edo “Parrapekoak” eta “Zanbuia!” bezalako ikuskarien estreinaldiak. Lehenengoan Gotzon Barandiaranek eta Josu Landak Violeta eta Nicanor Parra izango dituzte gogoan, Itziar Castrillok eta Ane Garcíaren laguntzarekin. Bigarrenean Metrokoadroka sormen laborategiak esperimentua egingo du Ean: 14 artistek aste osoa pasako dute han egonaldian, eta larunbatean aste horretan sortutakoaren emaitza eskainiko dute, ateratzen dena ateratzen dela.

Horiekin batera kontzertuak, Mice, eMe eta La Basuk eskainiko dituzte haien doinuak herriko txoko ezberdinetan.

Zer gogoetatu, ikusi, dastatu, entzun ugari egongo da asteburuan Ean. Honatx egitaraua osorik:

Afixa

UZTAILAREN 13a, BARIKUA

  • Hitzaldia: Jon Miranderen (H)aur besoetakoa (1959-…), nondik eta nora?
    Amaia Elizalde
    19:30ean
    Eskolondon

  • Dantzaldia: Lekeitioak
    Mizel ThÉret
    22:30ean
    Eskolondon

UZTAILAREN 14a, ZAPATUA

  • Hitzaldia: Bestelako lurralde, intimitate eta euskal herritarrak egungo literaturan
    Ibai Atutxa
    11:00etan
    Eskolondon

  • Errezitaldia:
    Poetak: Martin Bidaur eta Juanjo Olasagarre
    Musikariak: Trizak (Jon Piris, Hasier Oleaga eta Julen Izarra)
    Aktorea: Eneritz Artetxe
    13:00etan
    Moilan

  • Herri-bazkaria
    15:00etan
    Aritza tabernan

  • Antzerkia: Zanbuia!
    Metrokoadroka Sormen Laborategia
    17:30ean
    Herrian zehar

  • Errezitala: Parrapean
    Josu Landa, Gotzon Barandiaran, Itziar Castrillo eta Ane García
    20:30ean
    Portusolon

  • Kontzertua:
    MICE
    22:45ean
    Eskolapean

UZTAILAREN 15a, DOMEKA

  • Hitzaldia: Lurra, animaliak, emakumeak: desokupazio-ariketa 5 ekitalditan
    Mari Luz Esteban
    11:00etan
    Eskolondon

  • Kontzertua: eMe + Oier Guillán
    13:00etan
    Moilan

  • Herri-bazkaria
    15:00etan
    Eskoikiz tabernan

  • Kontzertua: Ni naiz Izotz Erregina
    La Basu
    17:30ean
    Frontoiko arbolapean

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.