Sortzaileentzako DA!

Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak Sormen Beka DA! izeneko deialdia iragarri dute. Ekimen honek bi helburu nagusi ditu: euskarazko sorkuntza sustatzea eta sortzaile berriei bidea erraztea. Epaimahaiak hautaturiko egitasmoak 15.000 euro jasoko ditu.

BekaDurango

Kultur sorkuntzaren barruan Durangoko Azokak bere baitan hartzen dituen diziplinak hartuko dira kontuan: literatura, musika, arte eszenikoak eta ikus-entzunezkoak. Aurkez daitekeen proposamena diziplina bakarra edota diziplinen arteko uztarketa izan daiteke. Baina deialdi bakoitzean diziplina bat hartuko da oinarritzat. 2018an, literatura izango da oinarri ( edozein generotakoa).


Norentzat:

-Sortzaile berrientzat (Hiru lan baino gutxiago argitaratuta edo plazaratuta dituena).

-18 urtetik gora.

-Banaka zein taldeka.


Bekaren zenbatekoa:

-15.000 euro.

-Sorkuntza prozesua eta plazaratzea lagunduko dira. Proiektu bakarrari emango zaio eta lehiaketa bidez aukeratuko da.


Epea:

2018ko irailaren 21ean, arratsaldeko 18:00etan, itxiko da lanak aurkezteko epea.


Aurkezpen modua:

Proposamenak posta elektronikoz bidaliko dira hurrengo helbide elektronikora: gerediaga@durangokoazoka.eus


Aurkeztu beharreko dokumentu batzuk:

-Eskaera formularioa.

-Sortzailearan curriculuma eta portfolioa.

-Proiektuaren memoria (motibazioa, luzera, kronograma..).

-Literatur lanaren lagina.


Balorazio irizpideak:

-Proiektuaren kalitatea eta gaiaren tratamenduak sor dezakeen interesa (%45).

-Gaitasun berritzailea eta originaltasuna (%20).

-Proiektuaren hedatze ahalmena (%15).

-Kontuan hartuko dira zenbateraino sustatzen diren kultur artekotasuna, genero-berdintasuna, integrazioa, diziplinarteko izaera eta komunikazio teknologien erabilera (%10).

-Aurrez aurreko proiektuaren defentsa (%10).


Ebazpen prozedura:

Epaimahaiak aurkeztutako lanen artean lauzpabost aukeratuko ditu. Hauek proiektuaren defentsa egin beharko dute epaimahaiaren aurrean. Lehen aukeraketaren ebazpena telefonoz egingo da. Lan irabazlearen berri 53. Durangoko Azokaren egitarauaren barruan emango da.

Urtebeteko epea izango du hautatuak proposamena burutzeko eta 54. Durangoko Azokan (2019an) erakutsiko du emaitza.

Oinarriak, informazio gehigarria eta formularioak honako esteka honetan: www.duragokoazoka.eus

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.