Ikasturte honetan egin ditugun elkarrizketak, klik bakar batera

2017-2018 ikasturteko azken ostirala dugun honetan, plazaratutako elkarrizketen estekak batu ditugu albiste bakarrean. On egin!

Itzulpenak

Antxiñe Mendizabalekin solasean

Antxiñe Mendizabalek Emakume burugabea helduentzako poema ilustratua argitaratu du, Iraia Okinaren ilustrazioarekin. Erraietan astintzen den emakumetasuna, haragia, norbere gorputza okupatzeko beharra. Elkarrizketa esteka HONETAN.


DanielMartiarena

“Album ilustratu oro begietatik sartzen da. Hor du bere indarra”

Ana Ibañez Elosuak eta Daniel Martirena Indartek irabazi dute 2018ko Etxepare saria Cosimoren katiuskak albumarekin. Epaimahaikideen esanetan, Daniel Martiarenaren “testuak poesia du, umorea eta jolasa: hitzekin jolasten du idazleak”. Elkarrizketa esteka HONETAN.


Lurgallastegi

Lur Gallastegiri elkarrizketa

Lur Gallastegik idatzitako Saharako itsasoa nobelak irabazi du 2018ko Mikel Zarate haur literatura saria. Ez du lehen liburua izango. Gazte literaturaren arloan, beste bi lan ditu argitara emanak: Uda bat Senegalen (Elkar) eta Limoiondoaren loreak (Elkar). Elkarrizketa esteka HONETAN.


DaneleSarriugarte

Danele Sarriugarteri elkarrizketa

Danele Sarriugartek Azala erre plazaratu du aurten Elkar argitaletxearen eskutik. Liburu honen erraietan murgildu gara elkarrizketa honetan: arrakasta, arrakasta-ostea, prekarietatea, kultur sistemaren argitzalak. Eta idazketaren motorrak. Edo bizitza. Edo bizitzari luzatutako begirada. Elkarrizketa esteka HONETAN.


KarlosLinazasoro

“6012 nobelak asko du gidoi zinematografikotik”

1978an, merkantzia tren batek errailetatik irten eta kaos handi samarra eragin zuen Tolosako herrian. Trenak 55 tona azido zianhidriko zeramatzan. “Ia probintzia osoa desagerrarazteko indarra zuen bonba bat”. Karlos Linazasorok 15 urte zituen orduan. Eta aita, udal gestorako presidente izendatu berri. Oroitzapenetatik tira eginez, suspentsezko nobela bizi bat osatu du. Eta aita omendu du, bide batez. Dotorezia handiz omendu ere, gorazarre merkean erori gabe. Elkarrizketa esteka HONETAN.


Karlos_Cid_Abasolo

Karlos Cid Abasolori elkarrizketa

Karlos Cid Abasolok bere lehen poesia liburua plazaratu du Susa argitaletxearen eskutik: Keinu konplizeak. Bihar errezitaldia eskainiko du Arantza Plazarekin batera, Zarauzko Literaturian 17:00etan. Elkarrizketa honetan egilearekin batera murgildu gara liburuaren barrunbeetan. Elkarrizketa esteka HONETAN.


AnaGalarraga

Ana Galarraga: “Literaturia festa bat izatea nahi dugu”

Ostegunean abiatuko da Literaturia. Lau egunez luzatuko dira ekitaldiak Zarautzen, hiru oinarri nagusiekin: liburu aurkezpenak, emanaldiak eta haur txokoa (Musika plazan). Horrez gain, argitaletxeek beren azken nobedadeak edukiko dituzte salgai berariaz prestaturiko standetan. Ana Galarraga antolaketa batzordeko kide da eta berak eman dizkigu aurtengo edizioko xehetasunak. Elkarrizketa esteka HONETAN.


XabierMendiguren

Xabier Mendiguren: “Idazleak betiko egia zaharrei heldu behar die”

Tematika aldetik eta tonu aldetik, hau izango da Xabier Mendigurenek egin duen libururik diferenteena. Orain arte, gorabehera politiko-sozialak edo sentimendu arlokoak hartu izan ditu hizpide. Bi gaiak nahastu izan ditu inoiz. “Gai klasikoak dira”, prentsaurrekoan aipatu zuenez. “Liburu honetan ez dira gai hauek agertzen. Agertzekotan, hirugarren edo laugarren maila batean agertzen dira”. Elkarrizketa esteka HONETAN.


3-1024x680

Miren Gaztañagarekin solasean

Stereo lan eszenikoan oinarritutako liburua plazaratu zuen abenduan EHAZEk. Honela dator sinatua: “Miren Gaztañagaren ideia batetik abiatutako talde-lana”. Miren Gaztañagarekin berarekin solastatu gara elkarrizketa honetan sormen prozesu kolektiboez, idazketa eszenikoaz eta feminismoaz. (Argazkia: Stereo liburuaren azala, Ainhoa Resano). Elkarrizketa esteka HONETAN.


bdr

Maixa Zugasti: “Literatura kontatzeko eran dago”

Kutxa Irun Hiria sariketaren iazko edizioan, Asier Serrano eta Maixa Zugasti gailendu ziren. Azken honen nobelak indarkeria matxista du ardatz eta Algaida argitaletxeak plazaratu du L.A.A. izenburupean. “Horrelako egoera batean dagoen pertsona batek infernu bat bizi du”, Tolosako idazleak adierazi digunez. “Eta beldur horretan isolatuta bizi da”. Giro hori ondo baino hobeto islatu du bere lehen nobelan. Elkarrizketa esteka HONETAN.


EstiMartinez

Esti Martinez Diaz de Cerio: “Nire poesia prosaikoa dela esango nuke”

Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren lehen edizioan, Esti Martinez Diaz de Cerio saritu dute. Sari honi esker, Balea Zuria argitaletxeak lehen liburua plazaratuko dio laster. Poema sarituen inguruko zertzelada batzuk eman dizkigu ondoko elkarrizketan. Elkarrizketa esteka HONETAN.


MaddiZubeldia

Maddi Zubeldia: “Irakurleen gustukoa izan dela ohartzeak poz handia eragiten dit”

Deserria haurtzaro (Elkar) eleberriari esker 111 Akademia Sariaren finalera iritsi da. Maddi Zubeldia Arozena ziburutar idazleak lehen nobela du hauxe eta “lehen asmoa aspalditik barnean neraman korapilo minbera askatzea izan dut”, email bidezko elkarrizketa honetan aitortu digunez. “Eta deserriaren gaia tratatzea ere interesgarri iruditu zait”. Liburuaren azalak argi iradokitzen duen bezala, haur baten ikuspegitik landu du deserriaren ingurukoa. Argazkia: EITB. Elkarrizketa, esteka HONETAN.


Anjel01

“Euskal literaturak ezin du kalitaterik bildu ez bada itzulpenaren bitartez”

Horma (Erein) nobelako protagonista itzultzailea da. Kode batetik beste batera hitzak egokitzen iaioa. Bizitzan ere halatsu, kode batetik bestera pasatu beharra du mundua ulertuko badu. Maite du bere lana, baina hor sortzen zaio arazoa. Haurtzaroan gertatu ziren pasarte lauso batzuk nahasten zaizkio buruan, Martarekin bikote harremanari ekin behar dion une berean, noiz eta amari, kode haiek erraz itzuliko zituen pertsona bakarrari, memoria husten eta hondatzen zaion garaian. Argazkia: Erein. Elkarrizketa, esteka HONETAN.


garazi arrula

Garazi Arrula Ruizekin solasean

Garazi Arrula Ruizekin mintzatu gara Gu orduko hauek (Txalaparta) liburuko bulkadez, paisaiez, erraiez. Argazkia: Zaloa Fuertes. Elkarrizketa, esteka HONETAN.


Beatriz

“Askotan esan dudan moduan, hiriak dira nire musak”

Londresen, Pekinen, Hong Kongen, Mariborren, Venezian… Beatriz Chivitek atzerrian egin ditu azken hamar urteak. Biennale (Erein, 2017) liburuko poema gehienak, bistakoa denez, gondolen hirian idatzi zituen. “Hirietan ondo sentitzen naiz, nahi dudan moduan nahi dudana begiratzeko askatasuna ematen didatelako”. Iruñeko idazle gaztea Jakartan ari da orain lanean eta handik egin dizkigu adierazpenok. Elkarrizketa, esteka HONETAN.


LuisGarde

Luis Garderekin solasean

Barbaroak baratzean liburuaz egin dugu solas Luis Garde idazlearekin. Balea zuria argitaletxe sortu berriarekin plazaratu du bere zazpigarren poesia liburua dena. Askotariko gaiak izan ditugu berbagai, liburuko gaien bidetik: harresiak, poesia idazteko erak, idazlearen papera, manikeismorako arriskuak… Elkarrizketa, esteka HONETAN.


Agirre

“Gaurko literaturarik interesanteena parodia estiloan idatzia dago”

“Liburuaren aurkezpenean aipatu nuen. Obamatarren aurrean errezitatzen ibilitakoa dela. Idazle mediatikoa da Amerikako Estatu Batuetan”. Ez ginen liburu aurkezpenean egon. Eta ez genuen Kenneth Goldsmith idazlearen berri. “Dena den, ez dut Goldsmith-i buruzko azterketa bat egin nahi izan. Modu oso funtzionalean erabili dut”, halaxe adierazi digu Joxean Agirrek. Argazkia: Elkar. Elkarrizketa, esteka HONETAN.


ilbeltza

“Film beltzen altxorra baliatzea erabaki dugu berriz ere”

Urtarrilaren 15ean abiatuko da (H)ilbeltza, Baztan aldeko literatura jaialdia. “Euskal nobela beltzaren bidea aztertzeko eta presentzia baduela erakusteko” jaio zen eta, aurtengo eskaintza ere, bide beretik dator. Antolatzaileekin izan gara solasean. Elkarrizketa, esteka HONETAN.



NereaArrien

Nerea Arrien: “Intimitatea elipsi bat da”

Hirutter (Erein) nobelako protagonista nagusiak hiru dira: Martin, Gari eta Ines. Batek bideo sexual bat partekatuko du sare sozialetan eta horrek bazter guztiak aztoratuko ditu. “Intimitate motak eta intimitate horiek ezkutatzeko moduak; hortxe dago nobelaren gaia”, Lekeitioko idazleak adierazi digunez. Elkarrizketa, esteka HONETAN.



Bidaur

Martin Bidaurrekin solasean

Martin Bidaurrek Itzulera kaleratu du Susa argitaletxearen eskutik. Norbera den lekura itzultzeaz mintzo den poesia liburua. Argazkia: Ekaitz Goienetxea, Bermeoko Talako Kantinan. Elkarrizketa, esteka HONETAN.



Igerabide

Juan Kruz Igerabide, Labur txintan (Pamiela) aforismo liburuaz

Juan Kruz Igerabidek 2004an plazaratu zuen azken aforismo liburua: Egia hezur (Alberdania). Ordutik hona bestelako literatura lanak plazaratu ditu, baina ez du aforismoaren generoa baztertu. Alderantziz. Urteotan, tematika eta joera ezberdineko gogoetak pilatu zaizkio. Egokienak batu ditu Labur txintan (Pamiela) izeneko liburuan.  Elkarrizketa, esteka HONETAN.



Peru

Peru Magdalenarekin solasean

Peru Magdalenarekin Ametsondoa (Elkar) liburu berriaz solas egin dugu elkarrizketa honetan. Bere ibilbidean ohikoa denez definizio zaileko liburua da, bere baitan besarkatzen ditu ipuin laburra, aforismoa, artea, marrazikia eta poesia. Guztia, irakurlearen egarria asetzeko moduko urezko geziez eta bizitzari buruzko gogoetez blai. Elkarrizketa, esteka HONETAN.


 

JonArizadeMiguel

Jon Ariza De Migueli elkarrizketa

Lehen nobelan (Ohe hotzak, 2016) bakardadeari buruzko gogoeta egin zuen. Bestelakoa da Haizeari begira (Elkar) nobela berriko tematika. Honakoan, ekin ala ez ekin, barne-borroka horri heldu nahi izan dio. “Protagonistak ez dauka argi zer den hobea: ekitea eta gauzak espero ez bezala irtetzeko arriskuari aurre egitea”, Jon Arizak adierazi digunez. “Ala ez ekitea eta gerta zitekeena bere irudimenaren esku utzi, eta honezgero dena berak nahi izango zukeen bezala irtenaraztea”.  Elkarrizketa, esteka HONETAN.


 

Uxue

“Borroka ez izatea gizatasunaren beste plano guztiak tapatuko dituen zerbait”

Jenisjoplin (Susa) Nobela Artxandan hasten da, 2010ean. Nagorek 28 urte ditu orduan eta Artxanda gainean dago Libre irratiko beste hiru kiderekin batera. Halako agur moduko bilkura bat antolatu dute, pentsatzen baitute egun horretan bertan atxilotuko dituztela, baina gauzek espero ez duten bilakaera bat hartuko dute, eta Nagorek espero zuen iraultzari ez beste iraultza klase bati egin beharko dio aurre”. Eleberria hasi eta berehala, protagonistari zerbait gertatuko zaio, eta “desarmatuta geldituko da”; ondorioz, “berriro hasi beharko da beste estrategia batzuekin aurrera egiten”. Irudia: Jonathan McCallum. Elkarrizketa, esteka HONETAN.


 

Juaristi

Felipe Juaristiri elkarrizketa

Iraganik gabe (Erein) gazteei zuzendutako nobela gisa aurkeztu zuen Erein argitaletxeak. Helduen literaturaren ezaugarri asko ditu ordea. “Estimatzen ditudan irakasle batzuk aipatu didate ez dela gazteentzako liburua, helduentzakoa baizik, pertsonaien trataeragatik eta gaiarengatik. Ez dakit zer esan”, Felipe Juaristik aitortu digunez. Argazkia: Erein. Elkarrizketa, esteka HONETAN.


 

JuanManuelUria

Juan Manuel Uriarekin solasean

Juan Manuel Uriak Harria (El Gallo de Oro) poesia liburua plazaratu zuen duela hilabete batzuk, euskaraz eta gazteleraz. Azaroaren 3an “Noski!” izeneko liburu-denda inauguratuko du Errenteria/Oreretan, Shiara Nuñorekin batera. Harria liburuaz, El Gallo de Oro argitaletxeaz eta liburu-denda berriaz mintzatu gara elkarrizketa honetan. Elkarrizketa, esteka HONETAN.


 

Ibarluzea

Fikziozko itzultzaileak eta autore traduktoreak

Itzultzailea da Miren Ibarluzea, eta, gaur egun, unibertsitatean dabil lanean, Bilboko Magisteritza Eskolan irakasle. Euskal literatura garaikideko hainbat testutan agertzen diren itzultzaileak aztertu ditu, eta idazleak eurak elkarrizketatu. Esan digunez, “idazle batzuek gero eta hobeto daramate jatorrizkoa askatzea eta itzultzaile baten esku uztea”. Elkarrizketa, esteka HONETAN.


 

ErnestoPrat

Ernesto Prat Urzainkirekin solasean

“Ez naiz zeharka ibili nobela girotzeko. Aroztegiako proiektuak iraganeko logika espekulatzaileari erantzuten dio, bertako instituzioen eta herritarren borondatearen gainetik”. Telleria eta gero, zer? (Elkar) nobelaren trama Baztanen kokatzen da, eta pil-pilean den gatazka bat du oinarri. Ernesto Prat Urzainkiren nobelak osagai gehiago ere baditu. Batzuk eta besteak xehatu dizkigu ondoko elkarrizketan. Elkarrizketa, esteka HONETAN.


 

LUtxoEgia

Lutxo Egiarekin solasean

Sormenaren ez ohiko generoak eta moduak transitatzen jardun da Lutxo Egia bere azken proiektuetan. Abuztuan Bartzelonan egindako Transitoak II: Hau da nire performancea eta iazko Cafe Bilbao saria jaso duen Identitarteak antzezlana (osorik irakurri daiteke hemen) izan ditugu mintzagai elkarrizketa honetan.(Argazkian: Hau da nire performancea, egilea Bartzelonako Mackban). Elkarrizketa, esteka HONETAN.


 

Olariaga0

“Itzal zaunka (Elkar) atzekoz aurrera egindako lana izan da”

Zakilixut tira komikoari lotuta egongo da betiko. Baina bere ibilbidea askoz oparoagoa da. Jexuxmai Lopetegi musikariarekin eta Harkaitz Cano idazlearekin batera, Itzal zaunka (Elkar) CD-liburua osatu du. Lan kolektibo honek oholtzarako bidea hartu du ondoren. “Desafioa korapilatzen joan da baina oso apasionantea izan da”, marrazkilariak adierazi digunez. “Oso ondo pasa dut eta asko ikasi dut”. Elkarrizketa, esteka HONETAN.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.