Poesia Orduak Donostian

Donostia Kultura eta Euskal Idazleen Elkartea dira Poesia Orduak jaialdiaren sustatzaileak. Aurten, Itu Banda eta eta Antxiñe Mendizabal izango dira protagonista nagusiak. Bi saioak Donostiako Victoria Eugenian Club aretoan egingo dira.

0_poesia_orduak_2018-1

Irailak 3 astelehena, Itu Banda

Itzulerak, Itu Banda taldearekin: Martin Bidaur, Itziar Ugarte Irizar, Alazne Arruti Bengoa, Paul Beitia Ariznabarreta eta Jon Gurrutxaga Urbieta.

ItuBanda

Argazkia: Patxi Gaztelumendi.


Irailak 4 asteazkena, “Emakume burugabea”

Emakume burugabea poema liburuan oinarritutako emanaldia. Hitzez eta irudiz eraikitako poema ilustratu hau askatasun eta maitasun kantu bat da, eta aldi berean biziberritze baten metafora. Antxiñe Mendizabal Aranburu idazlea Nerea Gartzia Gartzia eta Pello Ramirezekin batera igoko da oholtza gainera.


Gonbidapenak nola eskuratu?

Bi emanaldiak arratsaldeko 19:30ean hasiko dira. Bi egunetako sarrera gonbidapen bidez izango da aretoa bete arte, eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan banatuko dira gonbidapenak, emanaldien egunetan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

 

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.