‘Letrak Ahora’, gastronomiari lotutako literatur lehiaketa

Arbizuko Udalak gastronomiari buruzko literatur lehiaketa antolatu du. Epaimahaia Castillo Suarez eta Jon Barberena idazleek osatuko dute eta narrazio labur onena eta poema onena aukeratzeko ardura izango dute. Lanak aurkezteko epea irailaren 28an bukatuko da.

LetrakAhora

Lehiaketa honetan 16 urtetik gorakoek har dezakete parte, edozein dela haien bizitokia. Lehiaketak bi sail izanen ditu: narrazio laburra eta poesia. Lanak aurkezteko epea 2018ko irailaren 28an bukatuko da, egun hori barne.


Lanak aurkezteko modua: Lanak Internet bidez bidaliko dira kultura@arbizu.eus helbidera pdf formatuan. Datuak (izen-abizenak, telefonoa, helbidea eta e-posta) beste dokumentu batean bidaliko dira.


Baldintzak:

a) Lanak originalak, aurrez saritu gabeak, argitaratu gabeak eta euskaraz sortuak izanen dira.
b) Gaia gastronomia izanen da.
c) Ez dira bertsopaperak onartuko.
d) Lanak bakarka egingo dira. Egile bakoitzak nahi beste testu aurkez litzake.
e) Lanek ondoko luzera izanen dute (lerro artean tarte bikoitza utzita):
Narrazio laburra: Orrialde 1 (1.500 karaktere) gutxienez, 3 orrialde gehienez.
Poesia: 10 lerro gutxienez, 50 lerro gehienez.


Sariak: Sail bakoitzean sari bana emanen da: 100 euro + argitalpen ilustratua. Narrazio laburra eta poesia biak argitalpen berean plazaratuko dira.


Sari banaketa: Sari banaketa 2018ko urriaren 14an egingo da, Arbizuko Txistor Egunean.


Epaimahaia: Epaimahaia Castillo Suárez eta Jon Barberena idazleek osatuko dute. Sariak eman gabe gera litezke, baldin eta obrek ez balute behar bezalako merezimendurik. Era berean, sariak ex aequo moduan banatu ahal izanen dira bi lanen artean. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izanen da. Lehiaketan parte hartzeak lehiaketako arau guztiak eta epaimahaiaren nahiz antolatzaileen erabakiak onartzea dakar.

Datuen babesa: Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoa betetzeko, parte-hartzaileek onartu egiten dute lehiaketa honetan ematen dituzten datu pertsonalak Arbizuko Udaleko fitxategi batean gordeta geratuko direla. Parte hartzaileek eskubidea dute beren datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko, tratamendua murrizteko edota haren kontra egiteko. Horretarako, jakinarazpen idatzia bidali beharko dute Arbizuko Udalera.

Antolatzailea: Arbizuko Udala.

Argazkia: Jimena on Unsplash.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.