Iban Zalduaren aurkezpen bikoitza gaur Donostian

Iban Zalduak liburu berria aurkeztuko du gaur Donostian: Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak ipuin liburu berria, Elkar argitaletxeren eskutik. Goizean Donostiako Elkar liburu-dendan aurkeztuko du, eta arratsaldean irakurraldia eskainiko du Tobacco days liburu dendan. Honatx hitzorduak:

-11:00etan liburuaren aurkezpena, Elkar liburu-dendako aretoan. Parte hartzaileak: Iban Zalduarekin batera, Xabier Mendiguren (editorea), Ana Malagon (idazlea) eta Aitor Arregi (zine zuzendaria).

-19:00etan irakurraldi musikatua, Tobacco Days liburu-dendan. Zalduak liburuko testuak irakurriko ditu, Koruko Herasek pianoaz lagundurik.

iban zaldua irakurraldia

Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak, sinopsia

Bere genero kuttunari leial, ipuin liburu berri bat dakarkigu Iban Zalduak. 32 ipuin dira guztira, gehi kontrazalean doana. Istorio aski laburrak oro har, gaien, estiloen eta tekniken ugaritasuna erakusten digutenak, eta guztietan ere egilearen trebezia: egunerokotasunari azpilak bilatzen dizkioten kontakizunak, fantasiari zirrikitu bat irekitzen diotenak, bikoteen arrakaletan arakatzen dutenak, euskal gatazkari geruza berriak bilatzen dizkiotenak, elkarrizketa-bidezkoak, txosten gisakoak, jostalariak, dramatikoak, ironikoak… Fikzioaren festa bat, azken batean.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.