Josu Goikoetxea: “Kale-baserri literario batean kokatuko nuke liburua”

Josu Goikoetxeak bere lehenengo poema-liburua kaleratu du, Zer luzea negu hau (Elkar).

JosuGoiko

Bizitzaren erdi parean dagoen pertsonaren balantze baten antza hartzen zaio batzuetan: guraso zaharrekiko harremana ageri da liburuan, alaben erreferentziak ere bai, “eta oro har bizitzari emandako begirada heldua, pasatakoen esperientziak emandako soseguarekin baina adimena errealitate berriei pizturik duenaren ernetasunarekin”, argitaletxetik aditzera eman dutenez.

Ia hogei urte dute poema zaharrenek, eta idatzi berriak dira azkenak. Azaleko irudia Irune Izquierdorena da.

Idazle gernikarrak gaur eguerdian aurkeztu du liburua, Donostiako Elkar dendan. Hedabideen aurrean eman dituen azalpenak batu ditugu ondoko bideoan:

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.