Hil dira zuen ingurua Jainkoa eta beste asko

 

 

Mundu berri bat sortu da
eta aurreikusi dezaket zer den egingo duzuen hurrengoa,

 

aspertuta naukazue!

 

Hil dira zuen inguruan Jainkoa eta beste asko.
Baina oraindik

 

oraindik(!) ez dakizue biluzten,
ukitzen,
ezta elkar begiratzen ere.

 

Beste Gizon handi bat sortu duzue
eta industria garaiko sentimenduekin maitemindu zarete berarekin.
Txanpiñoiak bezala erne zarete Europa Erdi osoan zehar.

 

Orain lorategi eta txakur bana daukazue,
diru birtual piloa,
objektu bakoitzeko iritzi erradikal bat,
eta objektu ez den guztiarekiko iritzi-eza.

 

Beharrizan berriek sortutako nahi berriak,
buffet irekiak, buffet txinatarrak, buffet zuriak, buffet beltzak, buffet pribatuak,
puntu geografiko guztiak,
bizitzaren zentzuari buruzko informazio eta erantzun zehatzak.

 

Konexio globala,
produktu merkeak,
lagun internazionalak,
domekak.

 

Baina oraindik (!) hutsik zaudete,
estimulaezinak diren begiak dituzue.

 

Beti zaudete leku berdinetara itzultzen
(eta itzultzen) (eta itzultzen eta) (itzultzen eta)

 

Esan!
Nora zoazte?
Zer da mugitzen zaituztena?

 

Zer pentsatuko dute zuetaz lorategiko txakurrek?

 

 

https://sitsek.blogspot.com/

This entry was posted in Komunitatea. Bookmark the permalink.

Comments are closed.