Literaktum, hitzen hirian mina mintzagai

Literaktum jaialdia aurkeztu dute aste honetan Donostian. Ohiko moduan, euskarazko zein gaztelerazko ekitaldiekin osatu dute programazioa. Azaroaren 13tik 24ra ospatuko da, eta aurten ere Euskal Idazleen Elkartea antolatzaileen artean da.

literaktum

“Mina” izango du aurten ardatz Literaktum jaialdiak. Antolatzaileen esanetan “literaturak esperientzia mingarriei forma emateko duen gaitasuna aztertuko dugu, galeratik hasi eta gatazka sozialera; bakardadetik indarkeriara. Minak bizi izeneko atalak bilduko ditu mina ardatz duten jarduerak”.

Euskarazko ekitaldiak

Hainbat formatutan parte hartuko dute euskal idazle ezagunek:

-Belaunaldi berrien literatura aztertuko dute mahai-inguru batean Esti Martinezek eta Peru Iparragirrek, eta “Gazteak eta irakurketa” aztergai izango dute mahai-inguru batean.

-Haien liburu berriez mintzatuko dira Harkaitz Cano, Katixa Agirre eta Iban Zaldua.

-Estreinaldiak ere izango dira. Donostia Kulturaren eta Euskal Kultur Erakundearen (EKE) elkarlanak bultzatuta, soinu-sorkuntza lan bat estreinatuko du Xabier Erkizia soinu artistak Arantxa Iturbe kazetariarekin batera. Afoniak emanaldia prestatzeko, zenbait euskal idazleren ahotsak baliatu eta bihurritu ditu Erkiziak, sekula entzun gabeko irratsaioa osatzeko. Liburuzainen lanari esker sortutako Idazlezainak egitasmoak bildutako idazleen informazioa eta ahotsak ditu oinarri emanaldi esperimental honek.

Bestalde, Martuteneko kartzelan irakurraldi dramatizatua estreinatuko dute Bernardo Atxaga idazleak eta Jose Kruz Gurrutxaga aktoreak. Euskaltzaindiaren mendeurrenerako sortutako emanaldi hau estreinakoz ikusi ahal izango da Donostian.

literaktum 18

Egitaraua osorik

Atalka aurkeztu dute antolatzaileek aurtengo jaialdiaren edukia, ikus hemen ekitaldi guztien zerrenda:

Minak bizi:
* Azaroak 14, La memoria de la lavanda, Reyes Monforte, Tomasene KE, 19:30
* Azaroak 15, La impunidad del monstruo, Laura Restrepo, San Telmo museoa, 19:30
* Azaroak 20, El silencio y los crujidos. Tríptico de la soledad, Jon Bilbao & Pilar Adón, Troa Zubieta liburu-denda, 19.30
* Azaroak 21, Asuntos de familia, Manuel Vilas & Juan José Millás, Kutxa Kultur plaza, 19:30

Klasikoak:
* Azaroak 12, Los Desiertos de Sonora. Un viaje literario al universo de Roberto Bolaño, Paty Godoy, Pere Ortín, Rodrigo Fresán, Komikigunea, 19:30
* Azaroak 18, Amor oscuro (Sonetos), Viridiana, Lugaritz KE, 19:30
* Azaroak 23, Cenar con Anna Karenina, Convent Garden, 19:30
* Azaroak 24, Pio Baroja Donostiara bisitan, Okendo plaza, 11:00

Literaturaren bide berriak:
* Azaroak 19, Zergatik idazleak?, Esti Martínez & Peru Iparragirre, San Jeronimo aretoa, 19:30
* Azaroak 20, Gazteak eta irakurketa, Maialen Berasategi, Imanol Epelde, Larraitz Idarreta, San Jeronimo aretoa, 19:30

Literaktumek aurkezten du:
* Azaroak 14, Amek ez dute, Katixa Agirre, Elkar liburu-denda, 19:00
* Azaroak 22, Fakirraren ahotsa, Harkaitz Cano, Lugaritz KE, 19:30
* Azaroak 24, Como si todo hubiera pasado, Iban Zaldua & Ramon Saizarbitoria, Troa Zubieta liburu-denda, 18:30

Gaurkotasuna duten eztabaidak:
* Azaroak 13, Las nuevas amenazas de la libertad creativa, Nacho Carretero & David Trueba, Okendo KE, 19:30
* Azaroak 17, ¿Quién hace la cultura? Injusticias epistémicas, Danele Sarriugarte & Fernando Broncano, Kaxilda liburu-denda, 12:00
* Azaroak 23, La escritura vigilada: literatura e historia de Europa, Slavenka Drakulic & Luisa Etxenike, 19:00

Bestelako jarduerak:
* Azaroak 16, Afoniak, Xabier Erkizia & Arantxa Iturbe, Klub aretoa, 19:00
* Azaroak 17, Filosofia zuzenean, mikro-eztabaidak, Kutxa Kultur plaza, 19:00
* Azaroak 21, Literaktum Wikilantegia, Haur Liburutegia, 17:30
* Azaroak 24: Martuteneko kartzelan, Bernardo Atxaga & Jose Kruz Gurrutxaga, 20:00

Erakusketak:
* Paddington izeneko hartza, Aiete KE
* Euskadi Literatur Sariak, Okendo KE

Literaktum Txikia:
* Azaroak 16, Ipuinak dantzan, Loiola KE, 18:00
* Azaroak 17: Areto literarioa, Mandasko Dukea aretoa, 11:00
* Azaroak 17: Txitxarra eta inurria, Aiete KE, 17:00
* Azaroak 20: Galtzagorriak, Aiete KE, 17:00
* Azaroak 21: Aita Manuelen ipuinak, Okendo KE, 18:00
* Azaroak 24: Paddington 2, Aiete KE, 17:00

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.