Jakarik ez

Eneko Urizarrek poema bat eta irudi bat bidali dizkigu, Jakarik ez tituluarekin. Lehenago ere jaso izan ditugu bere lanak, Itsasotik gertu eta Gozokiak poltsikoetan adibidez.

Hotza zen arratsaldea
eskolan haurroi
jakak janzteko esan nien
batzuek jarri bai
besteok ez.

Arratsaldeko argia
desagertu zen
algara, korrika eta jokoen
artean
hotz beltza ekarriz;
nire letania hasi nuen berriz
jaka gabekoak behartuz

Trevorrek jakarik
ez omen zuela zioen.
Sinistu nion.
Jolasak antolatzeari
ekin nion.
Trevorri noizbehinka galdetuz,
honek jaka gabe etorri zela
errepikatzen zidan

hide and seek!-
oihukatu nuen

ume batek
jaka gorri bat ezkuturik
topatzea, ez nuen espero;
gorria eta beltza

Treeeeevoooor…

This entry was posted in ai-Irudiak eta hitzak, Aingura hegodunak. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>