Beheko Larraineren “Manifestu bat” antzezlanaren estreinaldia Irurtzunen eta Lesakan

Abenduaren 14an antzezlan berri bat estreinatuko du Miren Tirapuk gidaturiko Beheko Larraine taldeak, Irurtzunen. Ondoren, abenduaren 16an eskainiko du emanaldia, Lesakako “Keinu leihoak” zikloaren barruan. Gaizka Sarasolaren testu bat du oinarri antzezlanak: Manifestu bat.

MANIFESTU BAT txiki 1

Honatx sinopsia dioena:

“Mila esker nire hiletarako gonbidapena onartzeagatik. Festa eder bat prestatu nahi nuen nire azkenerako, baina azkenean…”

Azkenerako eta azkenean. Beti bazterreko pertsonai bat baino izan ez denak, azkenean, arreta bereganatuko du antzezlan honetan. Bere barne ahotsek, behingoagatik, begirada guzien erdigunera bultzatuko dute. Bueltan, bere begirada itzuliko digu. Nolako begirada, halako errealitatea. Begirada ironikoa heriotzari bizitzaren gorabeherak erakutsiz. Zerbait erakutsiko digu azkenerako?”

Atte hil aurretik antzezlanarekin eman zen ezagutzera beheko Larraine konpainia. Miren Tirapu da konapiniako buru, eta lehen lan horrekin plaza ugari ezagutu zituen, Zu-Bi deialdia jaso ostean. Antzezlan hartan bertan pertsonaietako batek leku eske, ahots eske hasi zitzaion, eta harekin obra oso bat sortzea deliberatu zuen. Horretarako, Gaizka Sarasola antzerki idazlearen laguntza izan du, eta Manifestu bat lan berria da emaitza. Egilearen aurkezpen hitzekin jarraituz:

“Kontraesanak abiapuntu nagusitzat hartuta, hitza eta ekintza batera sortzen joan dira. Umorea eta kritika izango dira lan honen euskarri nagusiak. Bi elementurekin osatutako eszenografiarekin, aktorearen jokoak arreta bereganatuko du. Publikoak gonbidatuen papera hartuz, harreman estua eta intimoa sortuko da.”

manifestu bat txiki 2

Manifestu bat ikusteko lehen aukerak

-Abenduak 14, Irurtzun, 20:30.

-Abenduak 16, Lesakako Kasinon, 18:00. “Keinu leihoak” ekimenaren barruan, mairu antzerki taierrak antolatua.

 

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.