Kafe Bar Bilbao lehiaketaren 16. edizioko oinarriak zabaldu dituzte

Kafe Bar Bilbaok teatro laburreko gidoien sariaren 16. edizioko oinarriak zabaldu ditu. Kafe Bar Bilbaok Tartean teatroaren laguntzarekin plazaratu du deialdia. Abenduaren 31a bitarte aurkez daitezke lanak. Sarean daude saria jaso duten testu guztiak osorik irakurgai. (Argazkian: iazko sari banaketa).

CafeBarBilbao01

“Kafe Bar Bilbao” Teatro Laburreko gidoien lehiaketa

KAFE BAR BILBAOk, TARTEAN teatroak lagunduta, “Kafe Bar Bilbao” Teatro Laburreko Gidoien Saria antolatzen du eta lehiaketaren 16. ediziorako deia egiten du. Bi sari banatuko dira, bat euskarazkoa eta bestea erdarazkoa.

Lehiatzeko arauak:

1.- Kafe–teatrorako edo formato txikiko antzerki–lanetarako gidoiak aurkeztuko dira. “Formato txikia”-k zera esan nahi du, lanaren beharrizanak (teknikoak edo artistikoak) txikiak direla eta bere ekoizpena eta banaketa “erreza” izan daitekela. Lanaren luzera 30 minututako antzezlan bati dagokiona izango da, gutxi gorabehera.

2.- Modalitate bi egongo dira: euskarazkoa eta gaztelaniazkoa. Gidoi modalitate bakarrera aurkeztu daiteke obra bakoitza. Erderazko lanen egileek Euskal Erkidego edo Nafarrokoak izan beharko dute.

3.- Saria 800 € (zergak baino lehen) izango da. Modalitate bietan, bai eta Sari Berezian ere.

Antzezlanak Kafe Bar Bilbao aren webean publikatuko dira bai eta liburu batean ere, beste urtetako lan sarituekin batera. TARTEAN teatroak lan hauen irakurketa dramatizatua antolatuko du. Kafe Bar Bilbao harremanetan dago Pabeloi 6 Bilboko antzokiarekin, saritutako lan baten ekoizpena lagundu eta bertako Antzerki Laburraren Festibalean aurkeztua izan dadin.

4.- Gidoiak jatorrizkoak, antzeztu gabeak, argitaratu gabeak eta aurretik beste lehiaketaren batean saritu gabeak izango dira. Beste lanen batetik egindako itzulpenak edo moldaketak ez dira jatorrizkotzat joko.

5.- Gidoiak emailez bidaliko dira Kafe Bar Bibao-ra: info@bilbao-cafebar.com, 2018ko abenduaren 31 (barne) bitartean.

Bi fitxategi, holan izendatuta: X-testua y X-datuak (X = antzezlanaren izenburua)

X-testua fitxategian, Gidoia joango da, egilea identifikatu barik.

X-datuak fitxategian egilearen datuak: Izen-abizenak, bizilekua, teléfono zenbakia…

Horrez gain gutun bat bidaliko da Kafe Bar Bilbao-ra:

Kafe Bar Bilbao – Plaza Berria, 6 – 48005 Bilbao

Bertan NANaren fotokopia bat eta Zinpeko aitorpena, sinatuta, zera adierazten: “gidoia jatorrizkoa eta argitaratu gabea dela, ez dela beste lan batetik moldatua edo antzezturiko lan batena, ez dela izan beste lehiaketaren batean saritua eta ez dela itzulpena”.

6.- Epaimahaiak kontuan hartuko du lanaren kalitatea (teatrala, literaturarena…) eta antzezgarritasuna; hau da, lehenengo arauan apaitutako formato txikiko antzerki–lanetarako gidoia izatea.

7.- Epaimahaiak ahalmen guztia edukiko du sariak emateko edo eman barik uzteko, hala balegokio. Arauok interpretatu ahal izango ditu beharrezkoa balitz, baita epaimahaikoen jardun–arauak finkatu ere. Epaimahaikoen erabakia apelaezina da.

8.- Saritutako lanen eskubideak egilearenak izango dira betiere, baina Kafe Bar Bilbaok baimena izango du lana bere webean publikatzeko edo liburu batean argitaratzeko, bai eta irakurketa dramatizatu bat antolatzeko (TARTEAN teatroa).

9.- Edozelan ere, saritutako lanak argitaratu edo antzeztuko balira, Kafe Bibaok esku hartu barik ere, publizitaterako euskarri grafiko eta ikus-entzunezko guztietan sari hau jaso duela aipatu beharko da.

10.- Lehiaketa honetan parte hartzeak arauok osorik onartzen direla esan nahi du.

This entry was posted in Albisteak, Komunitatea. Bookmark the permalink.

Comments are closed.