Edorta Jimenezi elkarrizketa Irakurrieranen

Edorta Jimenez elkarrizketatu du Gotzon Barandiaranek Irakurrieran irratsaioan, Ostadarrak lurra ukitzen duen lekua (Txalaparta) nobelaren harira.

354-EDORTA JIMENEZ

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

ostadarrak-lurra-ukitzen-duen-lekua_txalaparta_eus

Sinopsia:

Camboya ertzain jubilatua Arkauten ikasle izan zuen Gaztelurekin urtebetetzea ospatzen ari da. Bien urtebetetzea, biak egun berean jaioak baitira, bost urteko tartearekin; abuztuaren 6an, 1945ean Hiroshiman bonba jaurti zuten horrexetan hain zuen. Ospakizuna itsasoan egitea deliberatu dute, Camboya-ren Amets Bi ontzian, hegaluzeak arrantzatzen dituzten artean. Horretan ari direla, haien Buru ohiaren, Nagusiren, txaleta zaintzeko zeuden hiru txakurren desagerketa ikertzeko laguntza eskatuko diote ertzain jubilatuari, zenbait urte lehenago Bizkaia aldean izan zen zakur-borroka apustuen kasua argitu zuenez gero.

Txakurren kasuan sakondu ahala, mamu zaharrak agertuko zazkio Camboya-ri; garai latzetan hartutako erabakien pisuak habia egingo du ertzain zaharraren gogoan. Tostartekoen kontrako jazarraldiak, terrorismoaz akusaturikoen kontrako torturak; pisu batean zeraren militante baten heriotzarekin amaituko den segada; pilota-kolpe batez akabatutako gaztea; egindako estolda-lanek oraina hankaz gora jartzera etorriko dira. Edorta Jimenezen eleberri beltz honetan protagonista ezberdinen istorioak txirikordatzen joango dira, eta haiekin batera tortura, ustelkeria, biolentzia, sexua, erruduntasuna eta maitasuna, azkenean haien iragana eta patua guztiz nahastu arte.

This entry was posted in ga-Irratsaioak, gaIr-Irakurrieran, Gatzetan gordeak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.