Poltsiko antzerkia denen eskura

Aurten hogeita zortzigarren aldia du Poltsiko Antzerkiaren Jaialdiak: gaurtik hasi eta hilaren 24ra arte, formatu txikiko lanak ikusteko aukera izango dute Donostiara hurbiltzen direnek. Donostia Kulturak antolatu du egitasmoa, eta jaialdiaren bereizgarria da, hain zuzen ere, ezohiko guneetan programatzen direla saioak, adibidez, tabernetan. Jarraian bildu ditugu programazioari buruzko xehetasunak.

Captura de pantalla 2019-02-07 a las 8.04.47

Antolatzaileen esanetan, barietate antzerkia zabaltzeko asmoarekin sortu zen Poltsiko Antzerkiaren Jaialdia: hori zabaltzeko bai haren ohiko jarraitzaileei, baita tradiziozko espazio eszenikoetara joateko ohiturarik ez duen publikoari ere. Lortu dute, lortu ere: hogeita zortzigarren edizioa dute aurtengoa.

Tradizio laburragokoa baina berdin emankorra da Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren deialdia. Donostia Kulturak antolatzen du hori ere, hiriko Euskara Zerbitzuarekin eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearekin lankidetzan. Deialdiaren xedea, hauxe: “poltsiko antzerkiaren eta, oro har, formatu txikikoaren esparruan euskaraz dagoen eskaintza urria bultzatzea da”. Bederatzigarren edizioan, obra hauexek suertatu dira irabazle eta finalista, hurrenez hurren:Ama-Alu-Lur: sorgin baten ametsak (Intujai Teatro) eta Zurrunbiloan (Txinparta Antzerki Taldea). Biak ikusteko aukera izango da jaialdian bertan.

Aurten hogeita zortzigarren aldia Poltsiko Antzerkiaren Jaialdiak: gaurtik hasi eta hilaren 24ra arte, formatu txikiko lanak ikusteko aukera izango dute Donostiara hurbiltzen direnek. Donostia Kulturak antolatu du egitasmoa, eta jaialdiaren bereizgarria da, hain zuzen ere, ezohiko guneetan programatzen direla saioak, adibidez, tabernetan.

Jarraian bildu ditugu jaialdian euskaraz emango diren zazpi antzezlanak, bai eta horiek ikusteko data eta tokiak ere. Programazio osoa, berriz, hementxe ikus dezakezue. Jaialdia ixteko, ohi bezala, festa bat antolatu dute, eta bertan ere izango da antzezlanik. Jaia otsailaren 23an izango da, Dabadaba aretoan, 21:30etatik aurrera.


 

ZURRUNBILOAN

Txinparta Antzerki Taldea

Gaizka mutil zoriontsua da. Edo hori dio berak… Askotan dena ez da uste duguna, eta poztasunaren maskara erortzen denean benetako emozioen zurrunbiloa deskubritzen dugu. Agian Arogya izeneko neska horrek lagundu ahal izango dio Gaizkari …

Otsailak 7, 19:00. Botanika (Erdialdea). 

Otsailak 9, 20:00.Museum Cemento Rezola (Añorga). 

Otsailak 15, 20:00.El Nido (Altza). 

Otsailak 17, 19:00. Via Fora (Amara). 


TABERNARIA. Instrukzioak botatzeko ondo bat kaña 

Mikel Martinez

Tabernaria tabernako bakarrizketa da. Tabernariak bere ohiko bezeroak bilduko ditu kaña bat ondo botatzen erakusteko. Baina, bakarrizketa aurrera joan ahala, tabernariaren desirak, zalantzak eta beldurrak ageriko dira, beste gai sozial batzuez gain.

Otsailak 8, 20:00.Txirain Kultur Elkartea (Antigua). 


AMA-ALU-LUR (sorgin baten ametsak) 

Intujai Teatro

Espek eta Leok, bi espeleologo-arkeologok, harri eta zur utziko dituen Paleolito garaiko alu erraldoi bat aurkitzen dute haitzulo baten barruan.
Baina orduan… ezer aurreratu al dugu 15.000 urte hauetan?

Otsailak 8, 20:00. Etxarriene Zentroa (Martutene). 

Otsailak 10, 19:30. Taba (Tabakalera). 

Otsailak 16, 19:00. Kontadores (Bidebieta). 

Otsailak 17, 19:00. Picachilla (Gros). 


BIZI(O)LAGUNAK

Aitziber Garmendia & Mikel Bermejo 

Zer nolako bizitza mota daramate etxe berdinean hain desberdinak diren bi edo hiru pisukidek?
Pisukide bat bizitza bat, pisukide bat istorio bat, pisukide bat bizio bat.

Otsailak 10, 18:30. Aitona-amonen Etxea (Intxaurrondo). 


40 URTE TA ALDAPAN BEHERA NIEK! 

Ion martinez “Txiki” 

Bizitzan ez dakizu nola, baina denbora aurrera doa, eta nahi ala nahi ez, 40 urteak hor zeuden eta iritsi dira.
Zuk orain arte bezala, bizitzen jarraitu nahi duzu baina gezur potolo bat dela konturatzen hasten zara, 40 urteak betetzen dituzun lehen egunetik aldatzen hasten zarelako. Fase berri batean sartu zara, 40 URTE MADARIKATUAK!

Otsailak 10, 19:00. El Muro (Gros). 

Otsailak 15, 20:00. Etxarriene Zentroa (Martutene). 

Otsailak 22, 20:00. La taberna (Egia). 


BAKARRIZKANTA, UMOREZKO BAKARRIZKETA ETA KANTAK 

Barry Manley

Euskarazko bakarrizketak egiten hasi nintzenean, jende guztiak egiten zuen barre; orain, inork ez du barrerik egiten! Zergatik etorri zinen Irlandatik Euskal Herrira? Zergatik nahi zenuen gure hizkuntza ikasi, eta batez ere, zergatik hasi zinen umorezko bakarrizketak egiten, eta nolakoa izan da esperientzia hori? Utz ieazadazu nere istorioa kontatzen, eta benetako irlandar batek bezela, kantu goxoz alaituko dugu momentua.

Otsailak 17, 19:30. Itsas Aurre Kultur Etxea (Igeldo). 


SEKRETU POLITA 

21:12 Produkzioak

Noiz izan zen haurtzaroko lagun-mina ikusi zenuen azken aldia? Lehen muxua lapurtu zizun pertsonarekin noiz hitz egin duzu azkenekoz? Bizitzak asko aldatu ote du? Norbaiti kontatu ahal izan dizkio bere sekreturik kuttunenak? Eta zuk?

Otsailak 21, 20:00. Ardube taberna (Loiola). 

Otsailak 24, 19:00. Botanika (Erdialdea). 

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.