Kulturaz Antzerki Sormen Egoitzak proiektuko deialdia zabalik

Bosgarren urtez jarrain, Kulturaz Azpeitiko Kultur Mahaiaren Kooperatibak, Antzerki Sormen Egoitzen programa jarri du abian. Euskal antzerki sorkuntza sustatu eta sortze bidean diren proiektu eszeniko berrien bidelagun izaten jarraitzea dute xede. Martxoaren 21a bitarte aurkez daitezke proiektuak, eta 27an bertan emango da talde aukeratuen berri.

kulturaz 2019

Honatx Kulturaz Azpeitiko Kultur Mahaiaren Kooperatibak helerazi dizkigun oinarriak:

AZALPENA
Kulturaz Antzerki Sormen Egoitzak, euskal antzerkigintza bultzatu eta sormen prozesuak babestu asmoz Azpeitiko Kulturaz Kultur Kooperatibak sortutako proiektu bat da. Ekimenak honako helburuak ditu:

● Euskal eta batik bat euskarazko proiektu eszeniko berrien sormen prozesuak bultzatzea.
● Sortzaile eta egituren arteko benetako hartu-emana sustatzea.
● Elkarlan sareak osatu eta erreferentzia guneak indartzea.
● Sormen prozesuak balioan jarri eta herriko kultur dinamikan agertaraztea.

ESKAINTZEN DUGUNA
Kooperatibak, proiektu eszeniko berri baten sorreran behar diren baliabideetan pentsatuz, honako baldintzak eskaintzen dizkio aukeratua izango den konpainiari:

● Antzokia. Egonaldian zehar bere lana sortzeko Azpeitiko Soreasu Antzokia erabiltzeko aukera.
● Teknika. Beharrezko baliabide teknikoak eta teknikarien zerbitzua.
● Ostatua. Lan taldearentzako lo egiteko lekua egonaldian zehar.
● Jan-edana. Lan taldearentzako jan eta edana egonaldian zehar.
● Promoziorako materiala. Argazki saio bat edo bideo teaser bat osatzeko aukera.

Egonaldiaren luzapena 2 astekoa izango da gutxigorabehera (2 astetan zatitu ahalko da), baina oro har sormen egonaldi osoak eta jarraiak lehenesten ditugu.

ESKATZEN DUGUNA
Hartu-emanaren beste alde gisa, sortzaileei honakoa eskatzen diegu:

● Ikuskizuna. Egonaldian zehar sortu duten ikuskizuna doan eskaintzea, estreinaldia ahal bada.
● Mediazioa. Adostutako herriko kolektibo batekin mediazio elkartruke bat gauzatzea (tailerra, entsegu irekia, solasaldia edo antzeko beste ekimenen bat).
● Komunikazioa. Sormen egonaldia bera eta amaierako emaitza ezagutzera emateko prentsa eta promoziorako ekintzetarako prestutasuna izatea.

MATAERIAL OSAGARRIA

Ikus HEMEN izen emate orria.

Edozein zalantza argitzeko: abengoetxea@kulturaz.eus

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.