Gabriel Aresti lehiaketara ipuinak aurkezteko azken astea

Aurten XXVI. edizioa du Gabriel Aresti ipuin lehiaketak. Bilboko Udalak antolatzen du urtero lehiaketa hori, eta parte-hartzaileek hilaren 30era arte aurkez ditzakete beren ipuin original eta argitaragabeak. Albiste honetan bildu ditugu lehiaketaren oinarriak eta bestelako xehetasunak.

Captura de pantalla 2019-03-20 a las 13.16.38

Hona hemen Gabriel Aresti ipuin lehiaketaren oinarriak, osorik. Gehienez 15 orriko lanak aurkez daitezke, hilaren 30a baino lehen. Irabazleak 3.500 euro eskuratuko ditu, eta, akzesitaren irabazleak, berriz, 1.750.

OINARRIAK

1. Bilboko Udalak GABRIEL ARESTI IPUIN LEHIAKETAREN XXXVI. edizioaren deialdia egin du.

2. Nazionalitate eta leku guztietako idazleek har dezakete parte, 18 urtetik gorakoak badira.

3. Modalitate bi jarri dira: euskarazkoa eta gaztelaniazkoa. Modalitate biotako batera aurkez daiteke obra bakoitza.

4. Lanak originalak izango dira, argitaratu gabeak eta argitaratzekotan, aipatu beharreko inolako sari edo accesit lortu ez dutenak. Baldintza horiek guztiak epaia eman arte bete behar dituzte aurkezten diren lanek. Hizkuntza modalitate batera aurkezten diren lanak beste hizkuntza batetik itzulitakoak badira, ez dira originaltzat joko. Idazleek argitaratu gabeko edo saritu gabeko lanak izateko baldintzari dagokionez, lana entregatu ostean, aldaketak gertatuz gero, horien berri eman beharko diote epaimahaiari.

5. Lanen luzera gehienez hamabost orrikoa izango da, DIN A-4 motako orrietan idatziak, Times New Roman edo antzeko letra-mota erabilita eta hauen tamaina 12 izanik. 1,5eko espazioa utziko da lerroen artean.

6. Lanak udalaren web-orriaren bidez aurkeztu beharko dira:

• www.bilbao.eus/concursoaresti

• www.bilbao.eus/arestilehiaketa, euskaraz.

Egileak bere datuekin bete beharko du inprimakia eta lana PDF formatuan erantsi beharko du. Bere izena ez da agertuko, ezta egilea nor den jakiteko moduko beren beregiko azalpenik ere, dokumentuko orri batean ere.

7. Lanak aurkezteko epea 2019ko urtarrilaren 15ean hasi eta 2019ko martxoaren 30ean amaituko da.

8. Literatura-arloko zenbait adituk osatuko dituzte modalitate bakoitzeko epaimahaia. Epaimahaiok oinarri hauek interpretatu ahal izango dituzte beharrezkoa bada, baita eurek jarduteko arauak finkatu ere. Sariak emateko edota, behar denean, eman gabe uzteko ahalmen osoa izango dute epaimahaiek. Epaimahaiaren erabakia ezin izango da eztabaidatu. Edonola ere, epaimahaikideek lanen egileak nortzuk diren jakin gabe lanak baloratzea bermatuko du lehiaketa honen antolatzaileak.

9. Saritutakoek eurek joan beharko dute sari banaketaren ekitaldira, horretarako jarriko den tokian, egunean; eta orduan eta hauek ezinezkoa balute bertaratzea, ordezkoa bidaliko lukete. Sariak banatzeko ekitaldia 2019ko azken hiruhilekoan izango da. Epaia Bilboko Udalaren webgunean argitaratuko da: www.bilbao.eus

10. Bilboko Udalak bere gain hartzen ditu saritutako lanen ustiapen eskubideak, emandako sariaz gain ezer ordaindu barik, saria bera izango baita egingo den ordainketa bakarra eta osoa; horretarako egileek hitzematen dute:

a) Saritutako lanak argitaratzeko, banatzeko eta salgai jartzeko eskubideak lurralde muga barik eta legez ezarritako gehieneko eperako lagatzen dituztela, merkaturatze sistema eta argitaratze mota eta euskarri guztietarako. Lagapen hori Bilboko Udalari egingo zaio, epaia ematen denetik hasi eta urte biko eperako.

b) Bilboko Udalari eskumena ematen diotela, bere kabuz edota argitaletxe pribatu zein publiko batekin egindako hitzarmenaren bidez, egoki deritzon argitalpenak egiteko. Argitalpen bakoitzeko ale-kopurua ere erabakiko du.

c) Bilboko Udalari eskumena ematen diotela saritutako lanak beste hizkuntza batzuetara itzultzeko, jatorrizko hizkuntzakoak ustiatzeko eta erabiltzeko dituzten eskubide berberekin.

11. Edozelan ere, saritutako lanak Bilboko Udalak esku hartu barik argitaratuz gero, hizki deigarrietan agertu beharko dute zein sari jaso duten.

12. 3.500€ gordineko sari bana eta 1.750€ gordineko accesit bina egongo dira euskarazko eta gaztelaniazko modalitateetan. Diru-kopuru horri dagozkion atxikipenak egingo zaizkio, indarrean dauden arauen arabera (Espainiar estatuko egoiliarrentzat Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga eta atzerriko egoiliarrentzat Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga).

13. Lehiaketa honetan parte hartzeak arauok osorik onartzen direla esan gura du. Oinarrietan araututa ez dagoenerako, ordezko izaeraz, Bilboko Udalaren eta zuzenbide publikoko bere erakundeen eta entitateen deialdiaren bidez diru-laguntzak emateko oinarriak arautzen dituen Ordenantza Orokorra aplikatuko da. Bilboko Udalak 2016ko ekainaren 30ean onartu zuen ordenantza hori eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, 2016ko uztailaren 20ko 138 zenbakian argitaratu zen.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.