“Ertzak” antzerki jardunaldia asteburuan Lekeition

Honela aurkeztu dute ekimena antolatzaileek: “Euskal eszenaren aniztasuna bildu eta ikustarazteko espazioa da ERTZAK. Euskaratik egiten den teatroaren geruza anitzek lekua duten oholtza: zaletasunetik egiten den antzerkiak, zirkuitu arruntez harantzago bide ezezagunak arakatzen dituenak, edo noizbait ogibide bilakatzeko asmoa duenak ere bai…” Xede horrekin antolatu dituzte emanaldi, lantegi eta solasaldiak.

ERTZAK

2019ko Ibilaldiarekin batera jaio da ERTZAK proiektua. Ikastolen mugimenduak hezkuntzaz askoz haratzago egin nahi baitu bere eraldaketa-proposamena. Topaketa forma hartuko du lehenik Martxoaren 29tik 31ra bitartean, eta sare batean moduan hasiko da ertzak harilkatzen hortik aurrera.

KLAK_Muntu

Saretzen hasteko xedez antolatu dute, beraz, aurtengo egitaraua, ekitaldi bakoitzean estekaturik:

Martxoak 29, ostirala

19:45 Dzapart Tabernan

TXIKIREN BAKARRIZKETA

22:00 Ikusgarri aretoan (5 €)

Katiuska antzerki taldearen ZORION HUTSA antzezlana

Martxoak 30, larunbata

-11:00-13:00 Arropaineko Arraguan

TAILERRA: Olatz de Andresen “Mugimendua eta Ukimena”

-16:30, Azkue aretoan, EHAZE mahaingurua: TEATRO GERUZAK

Moderatzaile Eneritz Artetxe. Hizlariak: Ander Lipus, Arantzazu Fernandez, Idoia Gereñu eta Gaizka Sarasola

-19:30 Barandiaran aretoan (Dohainik)

Muntu antzerki taldearen “Klak” Work in progress

-18:45 Barandiaran aretoan (Dohainik)

Karrika antzerki taldearen “Work in progress

-22:00 Ikusgarri aretoan (10 €)

Ze Onda antzerki konpainiaren HERIOTZA BIKOITZA antzezlana

Martxoak 31, igandea

-10:00-11:30 Ikusgarri aretoan (Dohainik)

TAILERRA Leire Salamancaren “Argiztapenaren oinarriak artistentzat

-12:30 Barandiaran aretoan (Dohainik)

Hamaika buelta antzerki taldearen KOMUNEKO ZULOTIK

-17:00 Ikusgarri aretoan (5 €)

Mairu antzerki taldearen TXORIAK ETA ZAURIAK

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.