HAUSTURAK – JOKIN MUÑOZ

jokin1zaldiaran-4

Bost liburu izugarri onak idatzi ditu eta nire uste apal zein guztiz subjetiboan euskarazko idazlerik onenetariko bat omen dugu Jokin Muñoz. Subjetiboa bai, badakit nik Saizarbitoria apartekoa dela, Linazasoro izugarri estimatzen dut, Urretabizkaia ezinbesteko ahotsa zait eta Atxaga dugu ikur, noski; baina, subjetiboan naizen aldetik Muñozena bai dela taiuzko obra bat, bada idatzizko ahots peto-peto bat, edo beharbada bazuena, aspalditik Muñozen berririk ez baitago. Zer dela eta? Auskalo! Areago, 2004ko Euskadi Saria Bizia Lo ipuin sorta benetan zoragarriarengatik edota 2008ko Premio Nacional de la Crítica Antzararen Bidean nobela mardul eta txit mamitsuarengatik jasoak ere, nik uste dut Muñoz ez dela euskalgintzako intelligentsiak behar bezainbeste goraipatua edo gutxienez estimatua izan gure artean, eta beldur naiz heteredoxoegia izateagatik izan den. Agian euskal letrena oso esparru txikia eta pribatua delako, hots, gure Jokin nolabaiteko euskal kanon batekin bat ez datorrelako, hau da Bernardo eta Kirmenen kanon hain estimatu, hedatu eta batez ere hedabideek etengabe sustatuarekin batez ere. Zein kanonetaz ari naiz? Bada, euskaldun idazle ustez abertzale baina aldi berean ere ez oso sutsuarena, lantzean behin euskal gauzekin apurtxo bat kritikoa, baina ez gehiegi eta batez ere inoiz ez gordin, baina betiere eta nolabati euskal kulturaren bozeramailearena egiteko prest, hots, haren abertzale/euskaltasunarengatik atzerrian/Espainian gaitzestua/errefusatua izateko ez bezainbeste behintzat, edo bestela esanda ere, Susakoek edo Txalapartakoek sustatzen dituztenak baino abertzale txepel edo makalagoak. Aurreiritziak aurreiritzi, baietz ba, baditudala, aitortzen dut, Jokinen Izurkiz Bernardoren Obaba baino hamaika bider atseginago, aberatsago, ausartago dut, batez ere ezeren eredu edo ikurrik izan nahi ez duen aldetik. Badirudi Jokin Muñozen obrak bere bide propioa egin duela euskal literaturaren estereotipo guztien kontra, hau da, idazle peto-petoa dela eta bere literatura behar bezain bakarra. Izan ere, Muñoz dugu handinahi handiko idazlea zentzurik onenean, hau da, hori euskal letretan posible baldin bada delako kanonaren ezaugarri jator eta “euskonanistak” jorratzeke. Gauzak horela, eta haren azken liburua, Antzararen Bidean, 208ko urtekoa dela aintzat hartuta, nola ez galdetu gure buruari zer dela eta ez duen hain aspalditik libururik argiratu, idazteari behin betiko utzi al dion, beharbada bere idazteko gogoa 2008ko krisiadiaren erruz pikutara edo joan zen argitaletxearekin batera ere joan zitzaiolako, arazo pertsonalik ote, baita, eta bai, berez maltzurra den galdera, euskal literaturan bera bezalako idazle benetan heterodoxo eta batik bat saiatu batentzat lekurik dagoen ere, hori edo euskaraz idaztea zinez merezi ote zaion bere lana hain aparta, eskerga, ausarta izanda, euskaraz gero eta gutxiago irakurtzen duten/dioten lau katuendako.

“TRENAK, burdinbideen hedatze-plan berriak medio, jende asko ekarri zuen Izurkiza hogeiko hamarrurtekoan, gerora gerra bezperan -eta gerra ondorenean- eramango zituen beste kasik. Batzuk behin-behineko eraman zituen, betiko bestetzuk, iparraldetik etorritako Don Mariano apaiz hura kasu.

Ez zen bakarra izan, haatik.

Julian eta bere familia gerra hautsi berritan etorri ziren herrira, giro gatazkatsuagatik jada apalduxea zegoen lan-eskaintzak erakarrita baino areago, liskarrek eragindako korromio eta gorrotoetatik ihesi. Apaizaz galdetu, eta, artean, horrelakorik ez zegoela, baina luze gabe bat bidalia izango zela entzun zutenean, beranduegi izan zen gauzak jaso eta arriskutsua zeritzaien herri hartatik, etorri bezala, alde egiteko. Asteko nekea senide baten terreatze ankerraren oroipena baino erabakiorragoa izan zen, antza, ordu arteko ibilbideari Izurkizen planto ematekotan.

Hegoaldetik zetozen, gerra garai hartan herioa bezala. Trenbideko langileek egin zuten grebarekin eman zitzaion hasiera beren herrian gatazka odoltsu hari, denboraz labur baina oinazez jori gertatu zena.

Alvaro zena.”

HAUSTURAK (1995) – Jokin Muñoz

 TXEMA ARINAS

Oviedo, 2019/04/15

 

Txema Arinas

About Txema Arinas

Txema Arinas (Gasteiz, 1969) Oviedon bizi da itzultzaile lanetan. Euskal Herriko Unibertsitatean Historia lizentziatua. Azken urteotan bidaia-agente, import-export arloan eta irakasle ihardun du. Hamar nobela argitaratuak ditu: Gaitajolea (2007), Los años infames (2007), Euskara Galdatan (2008) Anochecer en Lisboa (2008), Maldan Behera Doa Aguro Nire Gorputz Biluzia (2009), Zoko Berri (2009) El Sitio (2009) Azoka (2011), Borreroak baditu hamaika aurpegi (2011) eta Muerte entre las Viñas (2012), Como los Asnos Bajo la Carga (2013), En el País de los Listos (2015), Testamento de un impostor (2017) . Halaber, "Sabino Arana o la Identidad Pervertida· (2008) eta "EL Imposible Perdido, Pasado y presente del euskera en Álava, entre la imposición y la reivindicación" izeneko entseguak. Badu ere http://quejicakexontzia.blogspot.com/ izeneko bloga.
This entry was posted in Komunitatea. Bookmark the permalink.

Comments are closed.