“Juan Mari Lekuona: Bertsoak” liburua argitaratu dute

Juan Mari Lekuona: Bertsoak liburua publikatu du Pamiela argitaletxeak, Jon Kortazarrek eta Paulo Kortazarrek gidatutako edizioan. Kortazarrek aurkezpenean esan zuenez, “Pertsonaz beteriko bertsoak”, ospakizunetarako egindako bertsoak gehienak, egun seinalatuetan kantatutakoak.

All-focus

Poetaren bertso zaletasuna, idazle eta kulturgilearen alderik pertsonalena. Ideia horrek zeharkatzen du Juan Mari Lekuona. Bertsoak liburua. Jon Kortazar eta Paulo Kortazar irakasleek editatua. Jon Kortazarrek aurkezpenean aipatu zuenez, duela bost urte jada prest zegoen lan bat zen honakoa, azkenean Pamiela argitaletxearen eskutik paperera iritsi dena. Liburua edizio zainduan dator, bere bertsoei buruzko azterketa batekin, apunte biografikoekin eta familiari esker lortutako argazki ugariekin.

Liburuaren aurkezpenean parte hartu zuten lagun hauek Jose Angel Irigaray (Pamiela), Josune Cousillas (Oiartzungo Udala), Oihana Lekuona (senidea), Jon Kortazar (argitaratzailea). Jarraian ikus dezakezue aurkezpena:

Sinopsia:

Bertsoak maite zituen poeta handia genuen Juan Mari Lekuona (1927-2005) eta bere burua maiz bertsogile gisa aurkeztu zuen. Bertsoak deituriko liburu honek herri poesiaren alorrean eman zuena batu du, bere eskuizkribu argitaragabe bi jarraituz. Nere olerki eta kantak deituriko koadernoan bere garaian idatzitako olerki, kanta eta bertsoak bildu zituen txukun eta garbi. Egutegia 1999 izenburuan duen agendak, aldiz, bertso kopuru handia idatziz joan zen, testuak ezabatuz, azken bertsioa ontzat eman arte.

Juan Mari Lekuonak alderik pertsonalena erakusten du bilduman. Adiskidez beterik daude orriok. Ospakizunetarako egindako bertsoak dira gehienak, egun seinalatuetan kantatutakoak. Poetaren bertso zaletasunaren irudia dakar liburu honek.

Juan_Mari_Lekuona_bertsoakx300

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.