EUSKARAZKO ITZULPENEN ALDEKO DEKLARAZIOA

Badira urte batzuk Euskadi Literatura Saria eman ziotela Iñigo Roqueri Antonio Lobo Antunesen “Gauzen Ordena Naturala” itzulpenarengatik. Ez dut euskarazko bertsoia irakurri, baina Antonio Lobo Antunesen liburu gehienekin bezala A Ordem Natural das Coisas irakurri nuen behinola eta aitortu beharrean nago delako euskarazko bertsioa lan eskerga izan behar izan duela ezinbestez, Antonio Lobo Antunesen liburu guztiak ikaragarri mardulak, mamitsuak eta batez ere korapilatsuak baitira. Bestalde, eta hau nik ere itzultzaile lanak eginak ditudan aldetik, berriro diot, ziur nago itzulpena primerakoa dela; baina, hala eta guztiz ere, ez dakit nik merezi duen gazteleratik hain gertu dagoen portugesaz leitzea, betiere merezi duena gutxieneko eginahala delakoan, noski. Izan ere, portugesezko pare bat eskolarekin nahikotxo dela uste dut, batez ere hiztegiaren aldetik, Antonio Lobo Antunesen idazkera, haatik, berak maiz dioenez, prosa poetikoa baita, badu ere bere idazpeko soinua, bere doinu propio eta batik bat goxo-goxoa. Edonola ere, Antonio Lobo Antunes portugesez ere kosta egiten dela azpimarratu beharra dago, oso idazkera berezia baitu, ez dago alderik Saramago, Lidia Jorfe edo Eça de Queirosekin berarekin, azkenok errazago, arinago irakurtzekoak baitira. Baina, esan bezala, merezi du esfortzutxo hori Antonio Lobos Antunesen obra zoragarria bezain eskuragarria delako. Hori baldin bada portugesaren kontura, zer esanik ez gaztelerazko liburuak euskarara itzultzearen gainean; benetan merezi al du Pio Barojaren liburuak euskaldun gehienek –Iparraldeko banaka batzuek alde batera lagata, noski; ez baldin badakite gazteleraz ere, dagoeneko Iparraldean hedatuen omen dagoen atzerri hizkuntza- ezin hobeto dakiten erdaratik euskarara itzultzea?

“Mas a luz de Lisboa, esse exagero de sol a noite inteira a impedir-me de dormir, e o rio que baila no tecto, proibem-me de viajar rumo ao centro do mundo, a empurrar oiro ou a instalar-me num degrau, mastigando a conserva do almoço. De modo que acabo por arrancar os cobertores dos caixilhos, por erguer os estores, e, vencido por esta luz que me odeia, permaneço na sala a escutar o Tejo. Como em Monção, como em Esposen, como na Beira, como em qualquer ponto deste País no qual tudo se inclina para o mar, em que se sente a presença das ondas nos cabelos das espigas, e então eu pergunto como é possível habitar um sítio que não passa de um rebotalho de vazante, as vagas retiram-se e abandonam um convento na areia, as vagas retiram-se e abandonam um molho de ruas, um peloirinho e uma praça, as vagas retiram-se e abandonam um hotel, uma prisão, um bairro, uma missa campal, um velório, as vagas retiram-se e abandonam-nos a nós, à mesa, a comermos os grelos e a pescada do jantar…”

A Ordem Natural das Coisas – Antonio Lobo Antunes

Hau guztiau gogora ekarri dut bart Beñat Sarasolaren Deklaratzekorik ez nobela irakurtzen ari nintzela protagonista-narratzaileak euskarazko itzulpenen kontura egiten zuen gogoeta irakurritakoan.

“Eseri delarik, Zumalacárregi ireki du, ez irakurtzen hasteko asmoz, begiratu xeheago bat emateko baino. Edonola ere, ezin izan du lhen paragrafoa irakurtzen hastea ekidin. “Ufano de los triunfos de Salvatierra y Alegría, en tierra alavesa, Zumalacárregui invadió la Ribera de Navarra, donde el Ebro se bebe tres ríos: Ega, Arga y Aragón”. Zelako hasiera ederra, pentsatu du bere baitarako, ze sarrera zuzen baina aldi berean elegantea, ufano hitzarekin hasten den ezein esaldi ezinbestean den bezala, bestalde. Ufano euskaraz nola emango lukeen pentsatzen jardun du eta ez du boteprontoan hitz egokirik topatu; ziur aski, pentsatu du, nobela euskarara itzuliko balitz, hitz lauso, orokor eta gatzgabe horietako bat erabiliko zen, “zorionez” edo “zorionez hordi” edo halakoren bat. Literatura pixka bat irakurri duen edonork daki ordea ufano hortik aski urrun dela; sarritan egiten du zalantza, baina, euskal itzultzaileak literaturazaleak ote diren. Insufribleak egiten zaizkio literatura itzulpen gehienak, halako idazkera txepelez egindako testu masa gogaikarria. Aurreko urtean aproba egin zuen liburutegiko euskarazko irakurle taldera apuntatuta, baina saio gutxi batzuk baino ez zuen iraun. Oroz gain, aitortu behar du, euskal liburu eta autore gehienek eragiten zioten nagikeria zegoen; guztiak ere gutxi asko gai eta estilo antzekoz idazten, ez originaltasunik, ez talenturik. Emaitza hutsalak iruditzen zitzaizkion gehienak, oso urruti gaur egunean nazioartean egiten den literaturaren kalitatetik. Hori esatera nor ausartuko da baina? Nork irekiko du Pandorarena? Horregatik, aurten gaztelerazko tadean eman du izena, eta programatik beretik hasita, kontua diferentea da: Virginia Woolf, Javier Marías, Joseph Roth, Jean Echenoz, Juan José Millas… Beste maila bat.”

DEKLARATZEKORIK EZ – Beñat Sarasola

Jakina, printzipioz euskarazko itzulpengintzari buruzko iritzi hain gogor eta ezkor hau Sarasolaren nobelako protagonistari dagokio; baina, nik uste guztiz zilegi dela susmoa izatea, batez ere Beñatek hedabideetan euskarazko liburuen kritikak egiten dituen aldetik, beraren iritzia apurtxo bat mozorraturik ere azaltzen dela. Auskalo! Baliteke ere Sarasolak euskarazko literatura berez, senez,  gaitzesten duen euskaldun prototipikoaren potreta egin nahi izatea. Ez dakit nobela irakurtzen hasia bainaiz, hau da, ezingo dut ondoriorik atera harik eta liburua oso-osorik bukatu arte. Areago, nik ez dut euskarazko itzulpenak leitzeko ohiturarik, ez baldin bada originala nik ez dakizkidan hizkuntza batetik itzulia dagoelako, Sergei Dovlatoven errusieratik bezala. Izan ere, Dovlatoven hiru liburu irakurri ditut, bi euskaraz Maleta (Amaia Apalauza Ollok itzulia) eta Konpromisoa euskaraz (Iker Santxo Insaustik itzulia) eta hirugarrena ordea gazteleraz, La Zona (Moises Ramírez Traperok itzulia). Nik ez dakit, ezin dut jakin errusieraz ez dakidalako, zenbat ñabardura edo xehetasun galdu dudan Dovlatov euskeraz zein gasteleraz irakurrita, Ondo baino hobeto dakidana ordea bestela inoiz eta inola gozatuko ez nuela da, gaztelerazko zein euskarazko itzulpenak bikainak baitira funtsean Dovlatoven obraren mamia nireganatzearren.

Gauzak horrela, ezin dut gauza handirik esan beste euskarazko itzultzaile batzuen lanaren kontura, ez baldin bada pertsonalki ere estimatzen dudan Gerardo Markuleta poeta eta itzultzailearen lanaz. Izan ere, berak oparitu zizkidan aldez aurretik frantsesez irakurriak nituen Samuel Becketten Molloy zein Jean Echenozen Tximistak zein 14 liburuak euskaraz irakur nitzan, aldez; ezin ageriagoa da, ezin argiago diot, Gerardo oso maila handiko literaturazalea dela. Horrenbestez, eta betiko lez, orokorpenak orokorpen.

Txema Arinas

Oviedon, 2019/05/16

Txema Arinas

About Txema Arinas

Txema Arinas (Gasteiz, 1969) Oviedon bizi da itzultzaile lanetan. Euskal Herriko Unibertsitatean Historia lizentziatua. Azken urteotan bidaia-agente, import-export arloan eta irakasle ihardun du. Hamar nobela argitaratuak ditu: Gaitajolea (2007), Los años infames (2007), Euskara Galdatan (2008) Anochecer en Lisboa (2008), Maldan Behera Doa Aguro Nire Gorputz Biluzia (2009), Zoko Berri (2009) El Sitio (2009) Azoka (2011), Borreroak baditu hamaika aurpegi (2011) eta Muerte entre las Viñas (2012), Como los Asnos Bajo la Carga (2013), En el País de los Listos (2015), Testamento de un impostor (2017) . Halaber, "Sabino Arana o la Identidad Pervertida· (2008) eta "EL Imposible Perdido, Pasado y presente del euskera en Álava, entre la imposición y la reivindicación" izeneko entseguak. Badu ere http://quejicakexontzia.blogspot.com/ izeneko bloga.
This entry was posted in Komunitatea. Bookmark the permalink.

Comments are closed.