Maiatzaren 30an amaituko da Blas de Otero poesia-lehiaketara lanak aurkezteko epea

Blas de Otero Fundazioak eta Bilboko Udalak bederatzigarren aldiz antolatu dute Blas de Otero poesia-lehiaketa. Bi kategoria daude –euskara eta gaztelania– eta, bietan ere, 5.500 euroko saria jasoko du irabazleak. Albiste honetan bildu ditugu deialdiari buruzko xehetasunak.

 

 

Hona hemen Blas de Otero poesia-lehiaketaren oinarriak:

1. Blas de Otero Fundazioak eta Bilboko Udalak BLAS DE OTERO – BILBO URIA NAZIOARTEKO IX. POESIA lehiaketaren deialdia egin dute.

2. Nazionalitate eta leku guztietako idazleek har dezakete parte.

3. Modalitate bi jarri dira: euskarazkoa eta gaztelaniazkoa.
Modalitate biotako batera aurkez daiteke obra bakoitza.

4. Modalitate bakoitzean 5.500 euro gordineko saria emango da. Diru-kopuru horri, indarrean dauden arau fiskalekin bat etorrita nahitaezkoak diren atxikipenak aplikatuko zaizkio.

5. Lanak originalak, argitaratu gabeak eta, argitaratuz gero, aipatu beharreko saririk eta accesitik lortu bakoak izango dira. (baldintza horiek guztiak epaia eman arte eskatuko dira). Ez dira orijinaltzat hartuko aukeratutako modalitatekoa ez den beste hizkuntza batetik itzulitako lanak. Lehiaketa honetara aurkeztu ostean, lana argitaratu edo sarituko balute, egileak egoera berri hori jakinarazi beharko die antolatzaileei nahitaez.

6. Lanen luzera, gutxienez 700 bertso-lerrokoa  izango da, eta gehienez 1.000koa. Gaia, errima eta neurria li-break izango dira.

7. Lanak paperean aurkez daitezke edo udalaren web gunera bidaliz.

Paperean:

a) Lau kopia aurkeztuko dira, ordenagailuan idatziak tarte bikoitzarekin eta alde batetik bakarrik, gutun-azal itxian eta egilearen inolako aipamen barik. Honako hauek bakarrik ipini behar dira: “Blas de Otero – Bilbo Uria IX. Poesia Lehiaketa”, aukeratu-takomodalitatea (euskarazkoa ala gaztelaniazkoa), eta izenburua edo lema.

b) Aipatutako ale horiekin batera gutun-azal itxi bat (plika) aurkeztuko da, honako datuekin kanpoko aldean: izenburua eta lema edo izengoitia.

c) Gutun-azal itxiaren barruan dokumentazio hau sartu behar da: izen-abizenak eta helbide osoa; NANaren fotokopia (edo jatorrizko nazioko antzeko agiriarena, pasaportearena edo egoitza-baimenarena); harremanetarako telefonoa edota helbide elektronikoa; egilearen zinpeko adierazpena idazlana orijinala, argitaratu bakoa, beste lehiaketaren batean saritu gabea dela eta ez dela itzulpena jasoarazteko.

Lanak Bilboko Udalean aurkeztuko dira: Barrainkuako Kultur Etxea, Blas de Otero – Bilbo Uria IX. Poesia Lehiaketa, Barrainkua kalea 5. 48009 Bilbo.

Udalaren web orriaren bidez: Egileak idazkia bere datuekin bete eta lana PDF formatuan erantsi behar du.

8. Lanak aurkezteko epea 2016ko maiatzaren 30ean amaituko da.

9. Hizkuntza modalitate bakoitzerako epaimahai bat egongo da
eta epaimahaiok oinarri hauek interpretatu ahal izango dituzte beharrezkoa
bada, baita eurek jarduteko arauak finkatu ere. Sariak emateko edota, behar
denean, eman gabe uzteko ahalmen osoa izango dute epaimahaiek. Epaimahaiaren
erabakia ezin izango da eztabaidatu.

10. Saritutakoek eurek joan beharko dute sari-banaketaren ekitaldira, horretarako jarriko den tokian, egunean eta orduan eta hauek ezinezkoa balute bertaratzea, ordezkoa bidaliko lukete. Sari-banaketa hori 2016ko azaro aldean izango da. Eta egileek euskarri informatikoan aurkeztuko dute saritutako lana. Epaia Bilboko Udalaren interneteko helbidean argitaratuko da: www.bilbao.eus

11. Blas de Otero Fundazioak eta Bilboko Udalak euren gain hartzen dituzte saritutako lanen ustiapen eskubideak, emandako sariaz gain ezer ordaindu barik, saria bera izango baita egingo den ordainketa bakarra eta osoa; horretarako egileek hitzematen dute:

a) Edozein lur-mugartean, saritutako lanak argitaratzeko, banatzeko eta salgai jartzeko eskubideak, eperik gabe, lagatzen dituztela, merkaturatze-sistema eta argitaratze-mota eta euskarri guztietarako. Lagapen hori Bilboko Udalari eta Blas de Otero Fundazioari egingo zaie, epaia ematen denetik hasi eta urte biko eperako.

b) Udalak eta Blas de Otero Fundazioak eskumena izango dutela, euren kabuz edota haiek aukera-tutako argitaletxe pribatu zein publiko batekin egindako hitzarmenaren bidez, egoki deritzoten hainbat argitalpen egiteko. Argitalpen bakoitzeko ale-kopurua ere erabakiko dute.

c) Udalak eta Blas de Otero Fundazioak eskumena izango dutela saritutako lanak beste hizkuntza batzuetara itzultzeko, jatorrizko hizkuntzakoak ustiatzeko eta erabiltzeko dituzten eskubide berberekin.

12. Edozelan ere, saritutako lanak Blas de Otero Fundazioak edo/eta Bilboko Udalak esku hartu barik argitaratuz gero, hizki deigarrietan agertu beharko dute zein sari jaso duten.

13. Saririk jaso ez duten jatorrizko lanak ez zaizkie itzuliko egileei.

14. Lehiaketa honetan parte hartzeak arauok osorik
onartzen direla esan gura du.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.