V. irrati-antzerki lehiaketa Gasteizen

Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdiak eta Radio Vitoria EITBk Carlos Perez Uralde irrati-antzerki lehiaketaren bosgarren edizioaren deialdia egin dute. Uztailaren 7a bitarte aurkez daitezke gidoiak. (Argazkian: Orson Welles).

Fikzio soinuduna berreskuratzea sustatzea da lehiaketaren helburua, hedabide horretara egokitutako antzezlanen gidoi originalak baliatuz.

Hona hemen oinarriak:

1- Lanen betekizunak

a) Argitaratu gabeak eta aurretik saririk jaso ez dutenak izan behar dute. Ez da beste lan batzuen egokitzapenik (osorik edo zatika) edo bertsiorik onartuko.

b) Euskaraz edo gaztelaniaz izan daitezke.

c) Gaia librea da. Epaimahaiaren iritziz oinarrizko eskubideren bat urratzen duten gidoiak lehiaketatik kanpo geratuko dira.

d) Irrati gidoiaren formatuan idatziko dira, pertsonaiak gehienez ere lau aktorek interpretatuko dituztela kontuan izanik.

e) Lanak, muntatu ondoren, ez du 25 minututik gora iraungo; bosna minutuko bost kapitulutan banatuko da, astelehenetik ostiralera bitartean irratiz emateko. Era berean, kapitulu baten eta hurrengoaren arteko lotura egin beharko da, entzuleak aurreko egunekoaren berri izan dezan, laburki.

f) Parte hartzaileek hiru kopia mekanografiatu bidaliko dituzte –1,5eko lerroartea, 14ko tamaina eta Arial letra-tipoa–, zenbakituta, posta ziurtatuz; bestela, posta elektronikoz bidal daiteke kopia, helbide honetara:
radioteatro@vitoria
gasteiz.org

g) Egile bakoitzak gehienez bi lan aurkeztu ahalko ditu; ezin da estatuko edo nazioarteko saririk lortu duen idazkirik aurkeztu, ez eta epaia eman artean beste lehiaketa batera aurkezten denik ere.

h) Saridunak Radio Vitoria EITBri eta Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdiari lagako dizkie lana eman, erreproduzitu, publikoki ezagutarazi eta banatzeko eskubideak.

i) Lanak, sinatu gabe eta egilea nor den jakiteko daturik eman gabe, lema batez edo ohikoa ez den goitizen batez aurkeztuko dira.

j) Aparte, gutun-azal itxi batean, datu hauek zehaztuko dira:

• Egilearen izen-deiturak
• Helbidea, herria, probintzia.
• Posta-kodea
• Harremanetarako telefonoak
• Posta elektronikoa
• Nortasun-agiriaren fotokopia.

k) Gutun-azalaren kanpoaldean lema edo goitizena eta izenburua idatziko dira.

l) Egilearen erantzukizuna da lehiaketara aurkeztutako lanak Jabetza
Intelektualaren Erregistroan inskribatzea, bai eta ez inskribatzeak izan ditzakeen ondorioak hirugarrenen aurrean. Lana lehiaketara aurkezten duelarik, egileak lehiatik ez kentzeko konpromisoa hartzen du.

m) Gidoiek hizkuntza inklusiboaren erabilera egokia kontuan hartuko dute.

2- Lanak aurkeztea

a) Posta elektronikoz bidaliz gero, aurretik aipatutako datuak zehazten dituen artxibo bat erantsiko da, eta helbide honetara bidali: radioteatro@vitoria-gasteiz.org

b) Posta ziurtatuz bidaliko dira, helbide honetara: Gutun-azalean hau zehaztu beharko da:

CARLOS PÉREZ URALDE IRRATI-ANTZERKIAREN V. LEHIAKETA
VITORIA-GASTEIZKO NAZIOARTEKO ANTZERKI JAIALDIA
PRINCIPAL ANTZOKIA
SAN PRUDENTZIO KALEA, 29
01005 – VITORIA-GASTEIZ (Araba)

c) Lanak aurkezteko epea 2019ko maiatzaren 7an hasiko da, eta uztailaren 7ean bukatuko. Lanak epe barruan aurkeztu diren zehazteko zigilu-markako data hartuko da kontuan.

3- Hautatu ez diren lanak itzultzea

a) Saririk lortzen ez duten lanak ez dira atzera itzuliko.

b) Antolatzen duen erakundeak ez du inolako erantzukizunik hartuko bere gain lehiaketara aurkeztutako lanik galtzen bada, haren erruz zein besteren erruz.

c) Antolakuntzak hitz ematen du saririk gabeko lanak deuseztatu egingo direla.

4- Epaimahaia eta bozketa

a) Lehiaketa deitu dutenek erabakiko dute lanak hautatu, balioetsi eta bozkatzeko sistema.

b) Radio Vitoria EITBk eta Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdiak hautatuko dute epaimahaia. Irratigintzan, antzerkigintzan edo kultura kudeaketan nolabaiteko itzala duten pertsonek osatuko dute epaimahaia.
Haiek arduratuko dira proiektuak hautatzeaz, eta ondoren Radio Vitoria EITBk ekoitzi eta Nazioarteko Antzerki Jaialdia egiten den bitartean emitituko ditu.

5- Sariak

Guztira 4.000 euro emango dira saritan, honela banatuta:

• Lehen saria, bi mila eurokoa, IRRATI-ANTZERKIKO GAZTELANIAZKO LAN ONENARENTZAT.
• Lehen saria, bi mila eurokoa, IRRATI-ANTZERKIKO EUSKARAZKO LAN ONENARENTZAT.

Radio Vitoria EITBren eta Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren euskarrietan jakinaraziko da nortzuk diren irabazleak, bai eta www.principalantzokia.org weborrian ere.

Sariengatik dagokion PFEZ ordaindu beharko da, indarreko legeriari jarraituz.

Gerora lanen jendaurreko komunikaziorik egiten bada, saria lortu dutela adieraziko da.

Parte hartzeak oinarri hauek guztiak onartzen direla adieraziko du, salbuespenik gabe, bai eta horiek betetzeak dakartzan eskubideak eta betekizunak ere. Oinarrietan aurreikusi gabekoetan, antolatzaileek egoki iritzitako erabakiak hartu ahalko dituzte, edo aldaketak egin.

Ezingo da epaimahaiaren erabakiaren kontra jo. Epaimahaiak eskubidea izango du oinarrizko eskubideren bat urratzen duten gidoiak lehiaketatik kanpo uzteko.

Oinarrietakoren bat betetzen ez duenak ezingo du lehiaketan parte hartu, eta saria lortuz gero baliorik gabe geratuko da.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.