NOBELA BELTZ KASKARRA

Bi andrazkoen hilketen atzean inolako trama taxuzkorik ez dago, senar eta suhi hiltzailearen trikimailu lardaskagarri eta benetan barregarri bat baizik (emaztea eta amaginarreba akabatu eta gero bere lantegira jo egin zuen, bertan sute bat sortu eta bere burua zango batetik ahuspez eskegi egin zuen Ertzaintza edo nolabait nahastearren). Ezin jakin oraingoz behintzat zer dela eta garbitu zituen bere emaztea eta amaginarreba, noski. Izan ere, nik zer edo zer asmatzekotan motiborik zentzuzkoena edo arruntena biak Gabon garaian elkarrekin egon izana litzateke; baina, ez dakit nik hau epailearen aurrean nolabaiteko zuribide/eximenterik den, hau da, politikoki guztiz okerra litzatekeelakoan nago. Edonola ere, ageri da atzean ez zegoela inolako trama kriminalik, ez zorrik ez eta sikariorik tartean. Are okerrago, badirudi, gure eguneroko kronika beltz txikiaren arabera, egiazko gaizkileak egotekotan, esaterako, droga saltzaileen arteko ustezko edo balizko zor kitatze baten ondorioz bi hilketa, tramak nola edo hala eta derrigorrez txapuzara jo behar zukeela, hau da, Cataluniako Bordils herrian bi gamelu garbitu egin zituzten ehizari eta haxix landatzaileen kasuan bezala. Kasu hartan, hitzaileei bien gorpuak mendi edo baso barrenean ehorztera zihoazela land-roverra lokatzean trabatu egin zitzaien eta. Badirudi ere gurean, fundamentuzko istorio beltzak asmatzeko, hots, barregarriak edo tragedia hutsak ez direnak, trama sakon, luze eta batik bat korapilatsuak izan ezean, Gürtel edo Andaluziako EREetakoa bezalakoak asmatu beharrean gaudela, nahitaez eta batez ere gure errealitatearekin egiazko zerikusirik izan dezaten; bestela, gainerako guztiak, hutsaren hurrengoak.

Txema Arinas

Berroztin, 2019/05/24

Txema Arinas

About Txema Arinas

Txema Arinas (Gasteiz, 1969) Oviedon bizi da itzultzaile lanetan. Euskal Herriko Unibertsitatean Historia lizentziatua. Azken urteotan bidaia-agente, import-export arloan eta irakasle ihardun du. Hamar nobela argitaratuak ditu: Gaitajolea (2007), Los años infames (2007), Euskara Galdatan (2008) Anochecer en Lisboa (2008), Maldan Behera Doa Aguro Nire Gorputz Biluzia (2009), Zoko Berri (2009) El Sitio (2009) Azoka (2011), Borreroak baditu hamaika aurpegi (2011) eta Muerte entre las Viñas (2012), Como los Asnos Bajo la Carga (2013), En el País de los Listos (2015), Testamento de un impostor (2017) . Halaber, "Sabino Arana o la Identidad Pervertida· (2008) eta "EL Imposible Perdido, Pasado y presente del euskera en Álava, entre la imposición y la reivindicación" izeneko entseguak. Badu ere http://quejicakexontzia.blogspot.com/ izeneko bloga.
This entry was posted in Komunitatea. Bookmark the permalink.

Comments are closed.