Amaia Ezpeldoiri buruzko solasaldiaren bideoa argitaratu dute Booktegik eta Kanaldudek elkarlanean

Booktegi atariak eta Kanaldude telebista-kateak, elkarlanean, Amaia Ezpeldoi detektibe hiper-ruralari buruzko bideoa argitaratu dute. Bideoan agertzen dira Iratxe Retolaza literatur ikerlaria, Itxaro Borda –Amaia Ezpeldoiren sortzailea– eta Maddi Zubeldia idazlea.

A Baiona le 29-11-2011.L'auteure Itxaro Borda sur les bords de l'Adour.

2019ko apirilaren 4an, Amaia Ezpeldoi detektibe hiper-ruralari buruzko solasaldia egin zuten Donostian. Bertan, Ezpeldoiri buruzko galderak egin zizkion Iratxe Retolaza literatur ikerlariak Itxaro Borda idazleari –Retolazak ondo ezagutzen du Ezpeldoi pertsonaia, hona hemen, adibidez, 2013an Literatura eskolan eman zuen hitzaldiaren kronika–. Maddi Zubeldia idazleak, berriz, Bordaren liburuetako pasarteak irakurri zituen.

Itxaro Bordak, guztira, sei eleberri ezpeldoitar argitaratu ditu: Bakean ützi arte (Susa, 1994), Bizi nizano munduan (Susa, 1996) eta Amorezko pena baño(Susa, 1996), Jalgi hadi plazara (Susa, 2007), Boga boga (Susa, 2012) eta Ultimes déchets (Maiatz, 2015) / Zaborretan azkenak (Booktegi, 2019). Hain justu ere, azken argitalpen horren harira antolatu zen Donostiako aurkezpena. Liburu hori hainbat formatutan eskuratu daiteke Bootegian bertan.


 Lehen elkarlana

Booktegi proiektuaren arduradun Aritz Brantonen esanetan, hauxe da Kanaldudek eta Booktegik elkarlanean egin duten lehen jarduera. Nolanahi ere, “zerrenda luze baten hasiera izatea espero” dute.

Hona hemen ekitaldi osoa:

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.