Eskerrak

 

Eskerrak

 

atzerago

eta atzerago

geratzen doazen egun batzuk

 

eskerrak ahazten ditudan

apurka-apurka

 

baina

ahaztu nahi ez ditudan

beste askoren eskutik doaz

batzuetan

 

eta nire eskuek

ez diote zahartzeari utziko

 

badakit

aldentzen noala egun guztietatik

egunero

 

berandu da gauza batzuetarako

beste batzuetarako

ostera

goizegi

 

atzea handitzen

eta

aurrea txikitzen doaz

 

eta eskerrak idazten dudan

aldi oro

 

zer nintzateke

bestela?

 

zer zinateke

zu?

 

Eskerrak

osasun kontuagatik

bada ere

idazten dudan.

https://sitsek.blogspot.com/

This entry was posted in Komunitatea. Bookmark the permalink.

Comments are closed.