“Poesia eta pentsamendua” jardunaldiak Donostian eta Hernanin

“Poesia eta pentsamendua” jardunaldak antolatu dituzte ekainaren 12 eta 13an, Donostian eta Txillida-Lekun hurrenez hurren. Ohiko moduan, hitzaldiek eta errezitaldiekin osatu dute egitaraua. (Irudiaren egilea: Imanol Larrinaga).

 

l_kartela-2019

Hauxe da egitaraua:

Ekainak 12, 19:30:

Musikaz lagundutako poesia errezitaldia Martin Etxeberria, Aintzane Galardi, Jon Gerediaga, Gorka Salces eta Antònia Vicensen eskutik. Musika: Jon Makuso, biolin-jotzailea.

Gonbidapenak Victoria Eugeniako lehiatilan eskatu eta jasoko dira errezitaldiaren egunean bertan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

Ekainak 13, 19:00:

Clara Janésen hitzaldia. Errezitaldia: Julia Otxoa eta Juan Kruz Igerabide. Musika: Jon Makusok biolin barrokoa, eta Marcel Moix-ek oboe barrokoa.

Gonbidapenak: Txillida Leku museoaren webgunean.

aurkezpena

Antolatzaileak aurkezpenean.

Ezagutu parte hartzaileak

Hemen dituzue parte hartzaileei buruzko argibideak:

Martin Etxeberria Garro

(Zarautz, 1974). Martin Etxeberria Zuloaga idazlearen semea eta Aitziber Etxeberria eta Xabier Etxeberria idazleen anaia da. Gaztetan poesia idazten hasi zen, Katiluaren ipurdia (1999) izan zen bere lehen poema liburua eta ondoren beste hiru liburu kaleratu ditu: Bizikleta bat egingo dut zure izenarekin (2005), Txakurraren poemak eta beste hezurrak (2011) eta joan den urtean argitaratu zuen Winston (2018).

Horrez gain beste hainbat nobela eta haur literaturako liburuak idatzi ditu bere anaia Xabierrekin batera.

Narratiba: Itxoidazu Café de Passy-n (2004), Ez dadila eguzkia sartu (2006), Arrain abisalak (2009), Gizon gogorraren sekretua (2015).

Aintzane Galardi Portu

(Oiartzun, 1969). Hainbat poesia sari irabazi ditu ondoren argiratuak. Euskaltzaindia-BBK (2004), Itoti urdinaren azpian (2005) poema bildumarekin, Felipe Arrese Beitia saria (2006), Zirrikituak (2007) bildumarekin, Blas de Otero saria (2014) Medafin usanineko iluntzeak (2015) bildumarekin eta Iruña Hiria saria (2018) Hegodun poemak (2018) bildumarekin.

Jon Gerediaga Goitia

(Bilbo, 1975). Sorkuntzaren eremuan poesia eta antzerkia landu ditu bereziki. Poesiari dagokionez lau poema liburu ditu: Fitola Balba, Karpuki Tui (2004), Jainkoa harrapatzeko tranpa (2007), Zentauro-hankak (2012) eta Argia, lurra, zuhaitza, zerua (2015).

Gorka Salces Alcalde

(Portugalete, 1986). Taldeko poeta gazteena eta Donostia Kultura II. Poesia lehiaketaren irabazlea Iraganaren izterrak poema bildumarekin, Balea Zuria argitaletxeak kaleratu berria. 2013an Ermua Hiria literatur lehiaketa irabazi zuen Apirila ñirñirka poemarioarekin, eta orduz geroztik bi bigarren sari jaso ditu Pasaia Hiria (Haize takikardikoa, 2014) eta Hondarribiako Bordari (Ekinokzio bete Gales, 2017) lehiaketetan.

Antònia Vicens Picornell

(Santany, Mallorca 1941). Ibilbide luzeko idazlea, hainbat sari irabazi ditu: Sant Jordi nobela saria (1967), Sant Jordiren gurutzea (1999), Ramon Llull domina (2004) eta Espainiako Poesia Sari Nazionala (2018).

Narratiba laburra, eleberriak eta poesia liburuak idazten ditu.

Narratiba laburra: Banc de fusta (1968), Primera comunió (1980), Tots els contes (2005), Mort a la deriva (2015).

Eleberriak: 39º a l’ombra (1968), Material de fulletó (1971), La festa de tots els morts (1974), Pets dins la banyera (1977), La Santa (1980), Quilòmetres de tul per a un petit cadàver (1982), Gelat de maduixa (1984), Crònica d’ un suicidi (1986), Terra seca (1987), Algú s’ha cuncagat a ses dutxes (1988), L’àngel de la lluna (infantil) (1997), Massa tímid per lligar (juvenil) (1998), Febre alta (1998), Lluny del tren (2002), Ungles perfectes (2007), Ánima de gos (2010)

Poesia: Lovely (2009), Sota el paraigua el crit (2013), Fred als ulls (2015), Tots els cavalls (2017)

Clara Janés Nadal

(Bartzelona, 1940). Espainiako Errege Akademikoa kidea, literatur genero gehienak landu ditu. Poesian nabarmendu da bereziki eta baita itzulpengintzan ere, Europa erdialdeko eta ekialdeko idazleen itzulpenekin. 1997an Espainiako Sari Nazionala jaso zuen.

Nobelen artean azpimarratzekoak dira Los caballos del sueño (1989) eta El hombre de Adán (1991). Saiakeran, zenbait artisten bizitzak idatzi ditu: Federico Mompou (1987), Daniel Vázquez Díaz (1980), Murillo (1980), Monet (1992) eta Rubensenak (1992). Bestalde, Eduardo Chillidarekin harreman handia izan zuen etaLa indetenible quietud: en torno a Eduardo Chillida (2008) liburuan saiakera eta poesiak uztartzen ditu. Eduardo Chillida: sobre lo que no sé (2008) artista liburuan ere parte hartu zuen Chillidaren azterketa batekin.

Poesian egin du, hala ere, lanik nagusia; bere poemagintzan amodioa da gai nagusia: Las estrellas vencidas (1964), Límite humano (1973), En busca de Cordelia y poemas humanos (1975), Libro de alienaciones (1980), Eros (1981), Vivir (1983), Fósiles (1984), Emblemas (1991), Ver el fuego (1993) eta Rosas de fuego (1996). Bere poema liburuak 20 hizkuntzetara itzuliak izan dira. Joan Mari Lekuonak (1927-2005) Enblemas euskeratu zuen Enblemak izenburuarekin (2010)

Julia Otxoa García

(Donostia, 1953). Idazle polifazetikoa, poesia idazten du gehienbat, nahiz eta literaturgintzaren eta artegintzaren beste alor batzuk ere lantzen dituen, hala nola narrazioa, saiakera eta arte plastikoak. Gazteleraz idazten du, baina bere lan asko, haurrentzako ipuinak, gehienbat euskaraz argitaratu dira. Bere obra hizkuntza askotara itzuli da, eta sari ugari eskuratu ditu. 1978an argitaratu zituen lehenengo aldiz bere poemak, Composición entre la luz y la sombra liburuan. Orduz geroztik, obra zabala osatu du: Luz del aire (1982), Cuaderno de bitácora (1985), Antología poética (1988), Centauro (1989), Léta dei barbari (1997), La nieve en los manzanos (2000), Taxus baccata (2005), Al calor de un lápiz (2006), La lentitud de la luz (2008), Jardín de arena (2014), Poética de lo invisible (2016).

Narrazioari berriz, 1994an ekin zion lehenengo aldiz, eta 1997an hasi zen haurrentzako ipuinak idazten. Arte plastikoen alorrean, bere collage eta fotomuntaiak maiz erakutsi izan ditu. Azken urtetan mikrokontaketen idazle bezala ezaguna egin da.

Narrazio liburuak: Kiskali-káskala (1994), Un león en la cocina (1999), Variaciones sobre un cuadro de Paul Klee (2002), Un extraño envío (2006), Un lugar en el parque (2010), Escena de familia con fantasmas (2013), Confesiones de una mosca (2018).

Juan Kruz Igerabide Sarasola

(Aduna, 1956). Literaturaren alor ugari jorratu ditu, bereziki haur eta gazte literaturaren munduan. Bestalde, sari garrantzitsuak jaso ditu, besteak beste, Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria (1999) eta bi aldiz eta Espainiako Kritika Saria, 1994an eta 2003an.

Notre-Dameko oihartzunak (1984) izan zen argitaratu zuen lehen poema liburua. Ondoren etorri ziren: Bizitzarekin solasean (1989), Sarean leiho (1994), Mailu isila (2003) Espainiako Kritika Saria, XX. mendeko poesia kaierak (2002), Aienatze-marra = Línea de fugacidad (2012), Lainoa janez, (2015), Maite poemak hasiberrientzat (2016).

Idazle oparoa ez ezik, ikerlaria ere bada. Haur Literaturan ikerketak egin izan ditu, batez ere, poesia aztertuz. Aipatzekoa da 1993an osatutako ikerlana; ahozko tradizioaren alorra aztertzen duen Bularretik mintzora: haurra, ahozkotasuna eta literatura.

Azkenik, aforismoak ere landu ditu: Herrenaren arrastoak (1998), Egia hezur (2004), Labur txintan (2017).

 

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.