Ernestina Champourcin lehiaketara lana aurkezteko azken asteak

Uztailaren 3an amaituko da Ernestina Champourcin poesia lehiaketaren XXX. ediziora lana aurkezteko epea. Albiste honetan bildu ditugu lehiaketari buruzko xehetasunak.

campuchini

Arabako Foru Aldundiaren Euskara, Kultura eta Kirol Sailak “Ernestina Champourcin” XXX. poesia lehiaketarako deia egiten du, eta, horretarako, honako oinarri hauek ezarri ditu:

1.- 16 urtetik aurrerako pertsona fisikoak aurkez daitezke lehiaketa honetara, edozein dela ere haien nazionalitatea edo bizilekua. Ezin izango dute parte hartu aurreko bi edizioetatik edozeinetan saria lortu dutenek.

2.- Bi hizkuntza modalitate ezarri dira: euskara eta gaztelania. Lan bakoitza bi modalitate hauetako bakar batera baino ezin da aurkeztu.

3.- Olerki liburuak, gutxienez, 500 eta, gehienez, 700 olerki izango ditu, inprenta letraz (Arial 12 edo antzekoa) idatziko dira, eta lerro artean espazio bikoitzautziko da. Olerkariak askatasun osoa du ahapaldi kopurua, neurria eta errima aukeratzeko. Lanak jatorrizkoak izango dira, inoiz argitaratu gabeak eta aurretik beste lehiaketa edo sariketa batean inolako saririk jaso gabeak.

4.- Lanak posta bidez edo posta elektroniko bidez bidal daitezke, ikus argibide zehatzak hemen.

5.- Lanak aurkezteko epea 2019ko uztailaren 3an bukatuko da, 23:59an (Espainiako penintsulako ordua). Data horren ostean, zigilu marka ikusita epe barruan postaz bidali zirela egiazta daitezkeen lanak baino ez dira onartuko.

6.- Saria 2.000 eurokoa izango da modalitate bakoitzerako. Zenbateko horri dagokion atxikipena egingo zaio.

7.- Euskara, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak izendatutako epaimahai kalifikatzaileak hartuko du erabakia, eta dagokion gutun azala irekita ezagutaraziko du.

8.- Epaimahaiaren erabakiaren aurka ezin izango da gora jo. Erabakia epaimahaikideen gehiengo soilaz hartuko da, eta epaimahaiak izango du eztabaidetan sortzen diren gorabehera guztiak ebazteko ahalmena.

9.- Sariak eman gabe geldi daitezke, epaimahaiak hala erabakitzen badu.

10.- Arabako Foru Aldundiak argitaratu egin ahal izango ditu saritutako lanak, epaimahaiak epaia eman eta hamabi hilabeteko epean; hala eginez gero, edizio kontratu bat sinatuko da. Lana argitaratzeak ez du eragingo inolako ordainketarik sariaz lortutakoaz gain. Baldin eta egileek argitalpena beren kabuz egin nahi badute, berariazko baimena eskatu beharko zaio Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailari, eta betiere lana saritua izan dela aipatu beharko da.

11.- Saritu ez diren lanak ez dira itzuliko, eta epaimahaiak epaia eman eta hurrengo egunetik aurrera hogeita hamar eguneko epean suntsituko dira; baita jaso diren gainerako fitxategi guztiak ere.

 

 

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.