Hiru antzezlan estreinatuko dituzte Eztena jaialdian

Hiru antzezlan estreinatuko dituzte aste honetan Mikelazulok antolatu ohi duen Eztena arte eszenikoen jaialdian. Azken bi asteetan 20 aktore hiru laborategitan sortu dituzte antzezlanok, eta jaialdian bertan ikusi ahal izango dira soilik. Ekainaren 21, 22 eta 23an izango dira emanaldiak.

1k

“3 zuzendari, 20 aktore, probokazio bat”, lelo horrekin abiatu zuten Eztena arte eszenikoen jaialdiko antolatzaileek aurtengo deialdia. Haien ideia, ez ohikoa oso: 20 aktoreren bila zebiltzan, hiru zuzendariren begiradapean hiru antzezlan sortu eta estreinatzeko. Emaitza bi asteko lan intentsibotik letorkeena. Honela azaldu berri digute antolatzaileek, Uberanera igorritako oharrean:

“Euskal Herriko eta haragoko 20 sortzaile lanean ari dira herriko kaleetan eta bertako espazio ezberdinetan. Aurtengo jaialdia berezia izango da, “Hiru proiektu, 20 sortzaile, probokazio bat” izenpean antzerkiaren izurritea zabaltzea helburu.

Hiru proiektu hiru ikuskizun sortzeko, herrian bertan sortuak hirurak. Proiektuan parte hartzeko deialdia zabaldu zen apirilean eta horretara aurkeztutako sortzaileekin sortu ziren taldeak. Azken bi aste hauetan ari dira dagoeneko lanean, bakoitza zuzendari edo konpainia batek gidatuta. Horman Poster konpainia familia bereko lau kiderekin ari da lanean, “Eraikitzen gaituzten hitzak” izenez batailatutako proiektua sortzen, Metrokoadroka kolektiboko kideak zortzi sortzaileekin ari dira “Aldarri” proiektuaren inguruan, eta azkenik, Espe Lopez antzerkilaria beste zortzi sortzailerekin osatutako “La mirada” laborategia zuzentzen ari da. Hiru lanak Eztena 2019 jaialdiaren egunetan izango dira soilik ikusgarri, ekainaren 21etik 23ra.

Eztena jaialdiko kideek arte eszenikoak herrian txertatzeko eta antzerkiaren grina zabaltzeko helburuz azken 10 urteetan egindako lanari jarraituz irudikatu dute aurtengo edizio berezia. Izurritea beraz martxan dago herriko kaleetan eta espazio ezberdinetan, sortzaileak biztanleekin kontaktuan daude eta herriko historioez eta giroaz kutsatzen dabiltza.”

28“Aldarri” proiektuko aktore batzuk kalean ariketak egiten.

Parte hartzaileak eta egitaraua

Hauek dira hiru proiektuetan parte hartuko duten aktoreen izenak:

- “Eraikitzen gaituzten hitzak” – Zuzendaritza: Horman Poster.

Ausin – Ugartemendia familia

- “Aldarri”. Zuzendaritza: Metrokoadroka sormen laborategia.

Andoni Mutiloa
Ikerne Mendieta Uskola
Alazne Lastra Crespo
Danilo Facelli Fierro
Alvaro Garayalde Calvo
Eider Perez Martinez
Amaia Ruiz de Galarreta
Ivan Aizpurua

- “La mirada/Begirada”. Zuzendaritza: Espe Lopez.

Maite Aizpurua Olaizola
Xanti Agirrezabala Zeberio
Jon Ander Urresti Ugalde
Maider Lekunberri
Olga Onrubia Nebot
Olatz Beobide Egaña
Sonia Villamor Blanco
Belén Cruz Pérez

horman poster

“Eraikitzen gaituzten hitzak” laneko sormen prozesua.

Egitaraua

EKAINAK 21

17:00
ERAIKITZEN GAITUZTEN HITZAK. Horman Poster
Lekua: Zamalbide 4 kaleako etxearen eskaratzean.

19:00
ALDARRI. Metrokoadroka kolektiboa
Lekua: Herriko enparantza + Gamon Zumardia.

22:30
LA MIRADA. Espe Lopez.
Lekua: Niessen antzokia.

EKAINAK 22

12:30
ALDARRI. Metrokoadroka kolektiboa
Lekua: Pablo Sorozabal plaza (Beraun)

19:00
LA MIRADA. Espe López
Lekua: Niessen antzokia

EKAINAK 23

12:30
ALDARRI. Metrokoadroka kolektiboa
Lekua: Txirrita parkea (Patxiku kanpa)

17:00
ERAIKITZEN GAITUZTEN HITZAK. Horman Poster
Lekua: Zamalbide 4 kaleko etxearen eskaratzean.

19:00
ERAIKITZEN GAITUZTEN HITZAK. Horman poster
Lekua/Lugar: Zamalbide 4 kaleko etxearen eskaratzean. En el portal de la casa en la calle Zamalbide 4.

20:00
LA MIRADA. Espe Lopez
Lekua: Niessen antzokia

SARREREN ERRESERBA

Zure lekua erreserbatu nahi baduzu eztenasarrerak@gmail.com helbidera idatzi. Sarrerak doakoak dira.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.